Goethe C1 alemaneko ziurtagiria

Bere izenak berak azaltzen duen bezala, Goethe-Zertifikat C1 ziurtagiria Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen konpetentzia eskalako sei mailetako bosgarrengoaren baliokidea da. Alemaneko hezkuntzan munduko erakunderik ospetsuena den Goethe-Institut-ek ematen duen bizitza osorako balioa duen titulu ofiziala da eta helduentzako azterketa bakar bat eskaintzen du. Azterketa egiteko gutxienez 16 urte beteta edukitzea gomendatzen da.

Hala ere, edozein pertsona aurkeztu daiteke Goethe-Institut erakundeak antolatzen dituen azterketa guztietara, nahiz eta hautagaiak gutxieneko adina (gomendio bat besterik ez da) edo, noski, alemaniar nazionalitatea ez izan.

Goethe-Zertifikat C1 ziurtagiriak alemaneko maila oso aurreratua ziurtatzen du eta bai helduen eta baita gazteen kasuan ere, eta beti aurreko ezagutzaren eta hizkuntza prestakuntzaren arabera, hautagaiek azterketa gaindituko dutela ziurtatzeko aurkeztu baino lehen 45 minutuko 800 eta 1.000 eskola bitartean jaso behar izan dituztela kalkulatzen da.

Goethe-Zertifikat C1 azterketa Alemanian bere ikasketak aurrera eramateko prestatu, bere espezialitateko lanpostu bat lortzeko alemaneko ezaguera aurreratua ziurtatu edo medikuntza arloan Alemanian bertan edo alemanez ekintzei aurre egiteko prestatu nahi duten helduentzat zuzenduta dago. Ziurtagiri honek lortu duenak testu luze eta konplexu desberdinak ulertzeko, esanahi inplizituak antzemateko eta alemanez arintasun eta erraztasun osoz eta ahaleginak egin behar izan gabe komunikazteko gaitasunak dituela adierazten du. Horretaz gain, gainditzen duen hautagaiak gizartean eta lan edo ikasketa arloetan alemana malgutasunez eta era eraginkorrean erabiltzeko gai dela frogatzen du; eta baita gai konplexuen inguruan argitasunez, xehetasunak emanez eta egitura aproposarekin hitz egin dezakela ere.

Goethe C1 azterketaren atalak

Goethe-Zertifikat C1 azterketa lau zati desberdinetan banatuta dago: irakurketa ulermena, entzunezko ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko adierazpena (taldekako ahozko azterketa). Proba hau era berdinean egiten eta zuzentzen da mundo osoan zehar.

  1. Irakurketa ulermena (70 minutu): liburu espezializatuetako testuak, komentarioak, aipamenak eta txostenak irakurri eta ulertu behar dira, eta zeregin desberdinak bete hauen inguruan. Horietan testu zabalagoak erabili ditzakela frogatu beharko du hautagaiak, adibidez idatzi horietako esaldiak aipatuz.
  2. Entzunezko ulermena (40 minutu, gutxi gorabehera): zuzeneko nahiz telefono bidezko hizketaldiak, irratiko elkarrizketa edo erreportaiak eta antzeko audioak entzun eta ulertu behar dira, hauen inguruko oharrak idatziz, gero audio desberdinak erlazionatu ahal izateko.
  3. Idatzizko adierazpena (80 minutu): gai baten inguruko comentario bate gin behar da, testuari egitura aproposa emanez. Laguntza bezala, grafikoen bidezko informazioa jasoko da.
  4. Ahozko adierazpena (10-15 minutu): lehenengo zatian, testu labur baten inguruan iritzi pertsonala azaldu beharko da. Segidan, solaskidearekin hitz egin beharko da bien arteko erabaki bat hartzeko helburuarekin edo planteatutako galderei irtenbide bat aurkitzeko.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.