Elduaien Hizkuntza Eskolan hizkuntzen formakuntzan adituak gara eta 50 urtetik gorako esperientziak ezin hobe berresten du hori. Egun 16 hizkuntza eskola ditugu Gipuzkoko lurralde osoan zehar, Irunetik hasi eta Beasainera arte, N1 errepidea jarraituz: Irun, Donostia (4), Lasarte (2), Urnieta, Andoain, Villabona, Tolosa (4), Alegia eta Beasain.

Kontuan izanik Gipuzkoan dugun presentzia, eta ingeleseko, frantsesko, alemaneko, txinerako, euskarako, gaztelerako, etabarreko maila (A1-C2) eta adin guztietarako klaseak ematen ditugula, gure lurraldean hizkuntza hezkuntza bultzatzeko helburua duten sektore-akordioak lantzen hasi gara azkenaldian.

Akordio honi esker, Guitrans-eko erabiltzaileak urte osoan zehar hizkuntza hezkuntzarako deskontu berezi bati etekina atera ahal izango diote. Beherapen hau Guitrans-en erabiltzaileei eta beraien familiei (bikotea eta seme-alabak) ere zabaltzen da, gure eguneko gizartean hizkuntza hezkuntzak duen garrantzia kontuan izanda. Horrela, erabiltzaileek eta hauen familiek %8ko deskontua lortu ahal izango dute hileko kuotan ELDUAIENek Gipuzkoan dituen akademia guztietan izena-emandako edozein hizkuntza ikastarorako.

Era berean, GUITRANS-eko enpresa erabiltzaileak ere eskaintza berezi bat izango dute beraien langileek hizkuntza klaseak jaso ditzaten. Izan ere, enpresa bakoitzaren beharrak aintzakotzat hartuko dira kasu bakoitzean hizkuntza helburuak ezarri ahal izateko.

Ainara Gomez, Elduaienek Irunen ireki berri duen akademiaren arduradunak, eta Iñaki Cepedak, Fundacion Guitrans Fundazioaren izenean, bi enpresek sinatutako lankidetza hitzarmena antzeztu zuten.

Espero dugu hau 2020an sinatzen dugun lehenengo baina ez azken akordioa izatea. Gure helburua hizkuntza hezkuntza Gipuzkoako beste herri desberdinetara zabaltzea da. Elduaienen hizkuntzak hitzak baino gehiago direlako.