Hizkuntza bat ikastearen 10 abantaila

  • Lan-munduan gehien eskatzen den gaitasunetako bat da.
  • Kultura, ohitura eta tradizio desberdinak ezagutzen laguntzen du.
  • Soinuak eta tonuak hobeto bereizten eta kodetzen laguntzen du.
  • Lan bat baino gehiago egiteko gaitasuna lantzen duzu.
  •  Taldean lan egiteko trebatuko zara.
  •  Lotura berriak sortu ahal izango dituzu.
  • Memoria landuko duzu.
  • Helburu berriak lortzeko motibazioa elikatuko duzu.
  • Autonomia lortzen duzu.
  • Bekak lortzeko, nazioarteko programak egiteko… gaitasuna emango dizu.

Elduaienen maila eta adin guztietarako hizkuntza-ikastaroak eskaintzen ditugu:

Gure eskaintza zure neurrira egina dago, eskariaren araberako ikastaroak eskaintzen baititugu. Beraz, gure inguruan ohikoenak diren hizkuntzetako ikastaroak eskaintzeaz gain, errusiera, arabiera, japoniera, nederlandera, koreera, bulgariera, finlandiera… ikastaroak eskaintzen ditugu. Ezagutu eskaintza guztia!

Gure hizkuntza-ikastaroen ezaugarriak honako hauek dira:

  • Metodologia eraginkorra eta eguneratua.
  • Ikaslearen aurrerapenaren jarraipen zehatza eta ebaluazio jarraia.
  • Irakasle adituak eta dinamikoak.
  • Baliabide didaktiko anitzak.
  • Ikaskuntzari aplikaturiko teknologia berrienak ikasgela guztietan.

Esan bezala, bigarren hizkuntza bat ikastea onuragarria da ibilbide profesionalarentzat eta zure garapen pertsonalerako; horregatik, animatu eta eman izena Elduaienen!