IRLANDAN IKASTURTEKO PROGRAMAK aukera paregabea eskaintzen die ikasleei: hizkuntza ikasi eta Irlandako kulturaren funtsa bizitzea, ikasturte balioztagarri bat egiten duten bitartean.
Programa hau Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, kultur aukera zabaldu, beren garapen pertsonala sustatu nahi badute, ingelesa ikasteaz gain, giro bero eta atseginean.

Eskola urtea ingelesez Irlandan
Ikasturtea ingelesez Irlandan. Elduaien

PROGRAMA

Ingeles ikastaroa
ESKOLA Irlandako erakundeak era askotako ikastetxeak ditu herrialde osoan, horien artean: eskola publikoak eta pribatuak, itunduak, laikoak edo erlijiosoak eta barnetegiak.

Ostatua
Familian edo barnetegi batean, bi modalitate horietako edozein da ona ikaslearentzat, dena bere nortasunaren araberakoa da.

Familia irlandarrei buruz azpimarra dezakegu ikasleak hartzeko eta familia-giroan integratzeko duten adeitasuna eta jarrera, eguneroko jardueren partaide bihurtuz familiako beste kide bat izango balira bezala.

Barnetegietan, ikasleak ikastetxeko instalazioetan egoten dira, gela eta zerbitzu komunak partekatuz. Irlandako barnetegiak apaindura gutxiko eta tradizio handikoak dira. Ikastetxeko oporretan, ikasleak familiekin egoten dira.

Programa soziala

Ikasturteko programa garatzeko, Leadersek erakunde bat du Irlandan, bertako koordinatzaileen bidez programa gainbegiratzeaz arduratzen dena. Ikasleek harreman zuzena dute koordinatzaileekin eta ikasturteko gai guztietan eta familiari egokitzen laguntzen diete.

Programaren barne

• Elkarrizketa pertsonala eta ingeles testa.
• Orientazio bilera.
• Iritsiera eta itzulera lekualdatzeak Irlandan.
• Matrikula dagokion eskolan.
• Ostatua familian edo egoitzan.
• Aseguru medikoa eta istripu-asegurua.
• Tokiko koordinatzailea.
• Irlandako erakundearen eta Leaders gainbegiraketa.
• Ikasketak baliozkotzeko aholkularitza eta izapideak.

Leaders

Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.