ZEELANDA BERRIA ANIZTASUN KULTURAL ETA EDERTASUN NATURAL HANDIKO HERRIALDEA DA: mendi glaziarrak, ur biziak dituzten ibaiak, geyserrak, baso-erreserba ugari eta hondartza bakartiak. Gure programa bi kokalekutan burutzen da:
Auckland, “belen hiria” bezala ezaguna den, eta iparraldeko uhartean dagoen hiri kosmopolita da, erdi itsasokoa eta erdi hiritarra. Hondartza idilikoak ezagutzeko eta parke natural, sumendi eta itsas erreserbez betetako natura esploratzeko aproposa da.
Paisaia paregabeak, geyserrak, ur termalak eta maorien tradizio harrotsuak direla eta ezagutzen da Rotorua, naturarekin bat egiteko leku ezin hobea.
PROGRAMA
Datak
Ekainaren 15etik: 8, 10 edo 12 aste
Adina
15 - 17 urte
Ingeles ikastaroa
Hiruhilekoa uztailaren amaieran hasi baino lehen, eta ikasleak eskolak hasi aurretik ingurunera egokitzeko osagarri gisa, programak ingeleseko hiru asteko eskolak eta jarduerak eskaintzen ditu, hiriko ingeleseko eskola ezagun batean.
Ostatua
Familian, mantenu erdian, ama hizkuntza desberdineko nazioarteko ikasle batekin gela partekatzeko aukera.
Programa soziala
HIGH SCHOOL:
Programa hau herrialdeko irakaskuntza sistema ezagutu nahi duten gazteentzat da, eskola publiko batera joanez, eskoletan parte hartuz eta hizkuntza hobetzeko asmoz. Zeelanda Berriko ikasturtea urtarrilean hasi eta azaroan amaitzen denez, uztaila-iraila hiruhilekoa garai egokia da High School batean murgiltzeko.
Programaren barne
• Zeelanda Berrian iritsiera eta itzulera lekualdatzeak.
• 3 asteko ingeles ikastaroa.
• Jarduera programas 3 astetan zehar.
• Ostatua familian, mantenu erdian.
• High Schooleko matrikula.
• Tokiko koordinatzailea.
• Aseguru medikoa eta istripu-asegurua.
• Leaders motxila.
Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.