Elduaien Hizkuntza Eskolako ikasleek ingeleseko ahoskera saioak jaso ahalko dituzte musu-truk. Tolosako Elduaien-Kondeko Aldapa egoitzan izango dira eskolak. Eman izena!
Ingeleseko ahoskera saioak doan
Mintzapraktika landuz ingelesez elkarrizketak izateko erraztasuna eta naturaltasuna lortzen ditugu; hitz-jarioa izatea lortzen dugu. Baina ahoskera fintzea, ordea, gehiago kostatzen zaigu. Hitz egiteko soltura izanagatik, ahoskera zuzena izatea ez dugu horren erraz lortzen. Izan ere, hizkuntza batetik bestera intonazioa aldatu egiten da, fonetika desberdina da, eta horrek zaildu egiten du ahoskera egokiarekin hitz egitea.
Horregatik, Elduaien Hizkuntza Eskolak ingeleseko ahoskera eskolak antolatu ditu Tolosako Kondeko Aldapako eskolan bertako ikasleentzat. Azaroaren 4an hasiko dira saioak eta mailaren arabera banatuko dira:
Egutegi eta ordutegia, mailaren araberakoa:
Astelehenetan:
- 16:00etatik 17:00etara
- 20:00etatik 21:00etara
- Mailak: B2 - C1 - C2
Asteazkenetan:
- 16:00etatik 17:00etara
- Mailak: A2 - B1
Ostiraletan:
- 16:30etatik 17:30etara
- Mailak: B1 - B2 - C1
Elduaiengo ikaslea bazara eta ingeleseko ahoskera hobetu nahi baduzu, animatu eta eman izena!
Horretarako bi bide daude: 943 67 47 33 telefonora deituta edo idazkaritzatolosa@elduaien.com helbidera emaila idatzita.
Ez galdu aukera!