Maialen Puras duela hilabete eskas itzuli da Newcastle-n (Ingalaterra) sei astez izan ondoren. Elduaien Hizkuntza Eskolako International Experience askotariko bat aukeratuzuen bere ingeles maila hobetzeko asmoz eta murgilketa osoa egin du ikastaroa eta eskola egoitza batean, nazioarteko beste hainbat ikaslerekin batera. Maialenentzat, bidaia oso aberasgarria izan da.

Newcastle upon Tyne, Newcastle bezala ezaguna, Ingalaterrako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko hamabigarren handiena da.

Tyne and Wear konderrikoa eta North East England eskualdean kokatzen da.

Historikoki Northumbria eskualdearen zati zen. Tyne ibaiaren ertzean kokatzen da.

Hiriak 279.100 biztanle inguru ditu.

Maialen Puras ikaslearekin egon gara eta hauxe da kontatu diguna:

Hizkuntza aldetik zein hobekuntza nabarmenduko zenituzke? Gehienbat hitz egiteko orduan, hiztegi aldetik asko hobetu dut.

Nolakoa izan da zure ohiko egun bat Newcastle-n? Egun guztiak ezberdinak izan dira Baina astean zehar  8:45ak aldera esnatu, bazkaria prestatu, ingeleseko lanak egin edo errepasatu eta 11:00etarako hizkuntza eskolara joaten nintzen eta klasea izaten nuen 13:00ak arte. Arratsaldean, berriz, 15:00etatik 17:00etara. Horrela, egun batzuetan akademiako kafetegian bazkaltzen nuen klaseko kideekin, eta bestetan etxera itzultzen nintzen.

Klaseak bukatutakoan, lagunekin paseo bat ematera joaten ginen eta trago bat hartzera, bestetan erosketak egitera, kirola egitera eta batzuetan, akademiak antolatzen dituen ekintzetara joan ohi nintzen: zinera, patinatzera, bolatokira...etab. Iluntzean, askotan afari desberdinak prestatzeko eta elkarrekin afaltzeko elkartzen ginen. Filmak ingelesez ikusten genituen, edo zerbait hartzera ateratzen ginen.

Zer suposatu du esperientzia honek zuretzat? Esperientzia berri eta positiboa izan da. Hasiera batean bakarrik bidaiatzeak, bakarrik egotera behartzen zaitu… baina, gauza asko ikasten dira horrela. Akademikoki ingelesari  bultzada eman nahi nion eta ahozkoa hobetzeko aukera paregabea izan da hau. Pertsonalki ere oso aberatsa izan da, toki ezberdinetako jendea ezagutuz, kultura eta ohitura desberdinak ikusiz, errutina aldatuz, leku berriak ezagutuz... esperientzia zoragarria benetan!

Zein izan da aldaketa kulturalik handiena? Aldaketa nabariena jateko ohiturarena izan da. Ordutegi desberdinak dituzte, eta eguerdian kanpoan jateko ohitura handia dute. Bestalde, akademia oso nazioartekoa da, eta horrek aldaketa kultural handia suposatzen du, esaterako,  nire klasea 10 ikaslek osatzen genuen, 7 lurralde desberdinetakoak. Hori orain arte ez da ohikoa izan niretzat, eta oso positiboa da klaseko gaiak aurrera eramateko orduan.

 Ekintza interesgarriren bat egin al duzu? Hizkuntza eskolak larunbatetan irteerak antolatzen zituen eta gehienetara joaten nintzen. Oso ongi daude. Bestetan lagunekin antolatzen nituen egun-pasak edo planak.

Azkenik, zein lekutako jendea ezagutu duzu batik bat?Batik bat Italiakoak, Suitza, Holanda, Kolonbia, Hego Korea, Saudi Arabia...

Zuk ere Maialenek bezala zure nazioarteko esperientzia aberasgarria eta dibertigarria bizi nahi baduzu, zatoz gure programa berriak ezagutzera!

Informazio gehiago international@elduaien.com helbidean edo 943652372 telefonoan.