Ekainetik 16 gara Elduaien osatzen dugun eskolak. Ireki ditugun azken bi eskolak kostaldekoak izan arren, Gipuzkoa guztian zehar banatuta gaude. Bi berrienak Donostiako Gros auzoan eta Irunen zabaldu ditugu.

Irungo Jose Ramon Agirretxe Alkatu jauna plazan kokatzen den eskola ekainaren bigarren astean zabaldu genuen, baina irekiera ekitaldi atzo, ekainaren 27an, egin genuen. Ekitaldia 18:00etan hasi zen eta bertako Pauso-K Dance Studio taldeak hartu zuen parte. Hainbat dantza estilo batzen zituen dantza egin zuten, eta honela Elduaienen zerbitzu zabal bezain anitza islatu zuten.

Orain, dagoeneko ateak zabalduta, eguneroko martxari heldu diogu. Udarari begirako eskaintza zabala daukagu eta, horrez gain, 2019-2020 ikasturtera begirako matrikulazioa ere zabaldu dugu.  Esan bezala, ateak zabal-zabalik dauzkagu; beraz, interesik izanez gero, gerturatu eta gure instalazioak nahiz eskaintza ezagutu ahal izango dituzu. Ez galdu aukera!