A2 Key (KET): Cambridge English ziurtagiria

Egoera sinpleetan zure komunikatzeko gaitasuna erakusten du. Beste maila altuagoko prestakuntza mailei ekiteko konfidantza emango dizu. Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuaren A2 mailaren baliokidea da.

A2 Key ziurtagiria oinarrizko mailako titulua da eta ingelesa ikasten hasi diren ikasleentzat aproposa da.

Ezagutzen al duzu azterketaren formatua?

A2 KEY (KET) azterketak bi orduko iraupena du gutxi gorabehera eta hiru hizkuntza gaitasunei dagozkion proba desberdinak egin behar dira.

  1. Irakurketa ulermena eta idatzizko adierazpena (Reading and Writing) (ordu bat). Nota orokorraren %50a suposatzen du.
  2. Entzunezko ulermena (Listening) (30 minutu guztira, erantzunak biltzeko 8 minutu barne). Nota orokorraren %25a suposatzen du.
  3. Ahozko adierazpena (Speaking) (8–10 minutu hautagai bikote bakoitzeko). Nota orokorraren %25a suposatzen du.

A2 KEY ziurtagiriaren Scale-n puntuaketa:

120–150

A2 Key (KET) azterketaren formatuak:

Azterketa hau bai paperean eta baita ordenagailuan ere egin daiteke, beraz zuretzako erosoena eta errazena aukeratu ahal izango duzu.

For Schools bertsioa ere duzu aukeran; A2 Key for Schools:

Maila, egiaztapen eta formatu berdinak ditu, baina ikastola adinean dauden gazteei zuzendutako gaiek osatzen dute.

Azterketa deialdiak

Azterketa Azterketa eguna Izen-ematearen amaiera Eskola Euskarria Prezioa
A2 Key Paper Based Elduaien 2021/06/05 2021/04/15 Donostia-San Sebastián, Tolosa Papera 95€ Eman izena