2020an zehar gure heroiak bilakatu ziren gure haurrak eta aurten ere zailtasunak pasa dituzte lehenengo bost hilabete hauetan zehar. Elduaienen beti gogoan ditugu, baina iaz ahalegin berezi bat egin nahi izan genuen eta aurtengo udan behar dutena eskainiko diegu berriz.

Izan ere, iaz harrera bikaina izan zituzten gure Kics (Kids Intensive Courses) ikastaro trinko berritzaileak berreskuratzea erabaki dugu. Udan hizkuntzak lantzen dituzten ikasleen ohiko dinamika aldatu eta aurrerapauso bikoitza emateko aukera eskaintzen diegu 4 eta 11 urte bitarteko haurrei.

Ikasketa zuzendaritzak udako ikastaroak berregituratu zituen, gure ikasle txikiek eskola eta ikasketa denborari etekin handiagoa ateratzeko. Honi esker, oraingo maila finkatu eta hurrengoa osorik gainditu ahal izango dute ahalegintzen badira eta beharrezko trebetasunak eskuratu dituztela frogatzen badute.

Bi proba jauzia eman ahal izateko

Gure helburua ez da ikasleek jauzi hau zuzenean ematea, baizik eta beraien ingeleseko heziketan hazkuntza erraztea eta erraztasun gehiagorekin hizkuntza menperatzea. Beraz, jauzi hori emateko ikasleek gutxieneko nota bat lortu beharko dute hilaren erdian eta bukaeran antolatuko ditugun bi probatan. Nota hori altuagoa izango da zenbat eta maila zorrotzagoa izan.

Kics ikasato trinkoen mailak, ordutegiak eta informazio gehiago: https://bit.ly/2SzlJUD

Elduaien Hizkuntza Eskolan segurtasun neurri guztiak betetzen dituzten eskola presentzialak eskaintzen ditugu eta horrela jarraituko dugu uda osoan zehar, baina birtualak ere aukeratu ditzakezue, gure ikasleen osasuna ahal bezainbeste bermatzea baita gure ardura nagusia.