BEHAR DUZUN HIZKUNTZARAKO MINTZAPRAKTIKA SAIOAK 

Hizkuntza batean zuzen mintzatu behar bazara, izan lanerako, ikasketetarako, bidaietarako, etab. Mintzapraktika saioak ditugu, %100 saio praktikoak.

INGELESEKO C1 MINTZAPRAKTIKA SAIOAK 

Ingeles maila altua baduzu (C1 maila edo baliokidea) eta zure helburua maila mantentzea bada, mintzapraktika saioak aukera aparta izan daitezke. Horretarako, adibidez, Ondarreta eta Tolosako eskoletan baditugu saioak, goizez edo arratsaldez.

INGELESEKO B1-B2 MINTZAPRAKTIKA SAIOAK 

Ingeles maila ertaina baduzu (B1-B2 edo baliokidea) eta zure helburua ikasitakoa praktikan jartzea bada Ondarretan, Tolosan edo Lasarten taldeak martxan ditugu, egun eta ordutegi ezberdinetan.

Beste hizkuntza bateko mintzapraktika saioak nahi badituzu edo beste herri batean egiteko interesa baduzu, galdetu nahi duzun Elduaien eskolan!