Sarritan hizkuntzak ikasteko denbora topatzea zaila izaten da. Horregatik Elduaien Hizkuntza Eskolan gure ikasleen beharretara ondoen egokitzen diren ikastaro motak eskaintzen saiatzen gara.

Online bidezko ingeleseko ikastaroetarako modalitateak:

  • Online bidezko ingeles saioak, %100 online

Online bidezko saioak, Skype bidezko saioak eta tutore baten jarraipena

  • Ingeles ikastaroak online saioak eta presentzialak uztartuta.

Skype bidezko saioak, tutorearen jarraipena eta klase presentzialak ondoen datorkizun akademian. Primerako aukera denbora gutxi izanda, epe laburrean tituluren bat atera nahi dutenentzat edota modu trinkoan ikasi nahi dutenentzat.

Zein ikastaro mota eskaintzen ditugu?

  • Ingeleseko ikastaro orokorrak, A1 mailatik hasi eta C1 mailaraino, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan (HEEEB) ezartzen diren mailen arabera.
  • Trebetasunaren araberako ingeles ikastaroak. Hizkuntzaren alderdi zehatz bat jorratzeko ikastaroak dira.
  • Azterketa prestaketarako ikastaroak, ziurtagiri bat lortzeko beharra izanez gero.

Adin guztietako pertsonentzako ditugu ingeles saioak, beti ere gure ikasleek duten ingeles maila hobetzeko.

Ingelesa ikasteko denboraz larri bazabiltza, online ikastaroak zuretzako egokienak izan daitezke!

Egin ezazu ingeleseko test-a, inolako konpromisorik gabe eta ezagutu zure maila: https://www.elduaien.com/eu/ingeles-testa