Argi dago hizkuntza ikasteko modu egokiena ikastaro akademiko bat edo atzerrian ikastaroa egitea dela, profesionalek gidatua eta garantia guztiekin, Elduaien Hizkuntza Eskolan eskaintzen ditugun ikastaroen antzera. 
 
Baina sare sozial eta aplikazioetan igarotzen dugun denbora dela eta, hizkuntza  ikasteko osagarri paregabea izan daitezke, hiztegia, esamoldeak eta egunerokoesaldiak ezagutzeko bide oso atsegina.
 
Eta horietaz hitz egin nahi dizuegu gaurkoan, ikasketaren osagarri moduan nola erabil ditzakezuen sare sozialak.
 
1. Facebook eta Twitter
Honelako sareetan esaldi motzak eta esamoldeak asko erabiltzen ditugu, komunikazio prozesuan errepikatzen direnak egunero. Horrela ikaskuntza esanguratsua sortzen da, espresioen esanahia barneratzen lagunduz eta gure interesak bultzaturik antzeko edukiak bilatzera eramaten gaituzte.
 
Horrez gain, bertan partekatzen diren loturen bidez, entzungaiak, artikulu interesgarriak eta hiztegi pila bat aurki dezakegu eskura, modu atsegin, eroso eta dibertigarrian hizkuntza ikasten lagunduko digutenak.
 
Elduaienek Twitter eta Facebook-en bitartez egunero partekatzen dituen hizkuntzen ikasketan interesa duten eduki berriak ezagutu nahi badituzu, jarrai gaitzazu!
 
2.  Hizkuntza praktikatzeko sare sozialak
Sare sozial ohikoenak erabiltzeaz gain, badira hiztun natiboekin praktikatzea ahalbidetzen duten sare sozialak. Plataforma hauen bitartez gure ikaskuntza hobe dezakegu, batez ere ahozko komunikazioa eta jarioa: My Language Exchange, Open Language ExchangeBussu
 
Horiez gain, Skype bidez konekta dezakezu hiztun natiboekin. Eta irakasle profesional batekin mintzamen saioak izan nahi badituzu, Elduaienek Skype klaseak eskaintzen dizkizu.
 
3. Youtube
Argi dago gizakiok imitazioz ikasten dugula txikitatik eta hizkuntza bat ikasi nahi dugunean, bete pertsona batzuk nola ahoskatzen duten edo hizkuntza nola erabiltzen duten ikusteak asko laguntzen digu.
 
Youtube sarean mota ezberdinetako bideoak aurki ditzakegu, unibertsitateek, plataformek, hezkuntza elkarteek edo adituek bultzatutako kanalak dohainik eta eskuragarri. Hizkuntzaren arabera kanal ezberdinak aurki ditzakezu.