TCF frantseseko ziurtagiria

TCF edo Test de Connaissance du Français (Frantseseko Ezagueraren Testa) Frantziako Nazio Hezkuntza Ministerioak antolatzen duen mailaketa testa da, hizkuntza orokorra bezala frantsesaren gaitasunak ebaluatzen dituena. Goi-mailako Irakaskuntza Zuzendaritzak titulu honen egiazkotasuna ezagutzen du eta bai agintari unibertsitarioek eta baita hizkuntza hezkuntza zentroek ere aintzatesten dute; eta lan munduan ere oso onartuta dago, gainera.

TCF titulua zehaztasun zientifikoan oinarritutako metodologia bat jarraituz sortu zen: mailaketa test estandarizatua eta kalibratua da. Honi esker, hautagaia Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen sei mailako eskalan zehazki zein lekutan dagoen jakitea baimentzen du.

TCF hizkuntza mailaketa test bat da, baina ez dio diplomarik eskaintzen hautagaiari, ziurtagiri bat ematen dio. Beste hizkuntza mailaketa testak bezala, TCFak bi urteko balioa du, diplomek bizitza osorako balioa duten bitartean.

France Éducation Internationalek bermatzen du TCF ziurtagiriaren kudeaketa administratiboa eta pedagokikoa.

2003 urtean TCF ziurtagiriak ISO 9001 kalitate ziurtagiriaren 2000 bertsioa jaso zuen bere esplotazio sistemarentzat; eta 2009 urtetik aurrera normeren 2008 bertsioa dauka.

TCF azterketaren formatua

TCF azterketa 16 urtetik gorako pertsona guztientzat zuzenduta dago. Aurretik ez da inongo diploma edo prestakuntzarik izan behar probara aurkezteko. Nahi duzun bezainbeste aldiz izena eman dezakezu azterketa hau egiteko, baina beti bi deialdien arteko 30 eguneko tartea errespetatu beharko duzu.

El TCF tout public arrazoi pertsonal, akademiko edo profesionalengatik zure frantseseko gaitasunak ebaluatzen ditu.

Hurrengoaz osatuta dago:

  • Test galderen bitartez aurkezten diren eta derrigorrez burutu behar diren 3 proba.
  • Osagarrizko aukerako bi proba.

Derrigorrezko hiru probak

Osagarrizko bi probak

76 artikulu 
Ordu 1 eta 25 minutu

Entzunezko ulermena
29 elementu 
25 minutu.

Ordu bat eta 12 minutu

Ahozko adierazpena

12 minutu

Hizkuntza egituren menperatzea
18 item 
15 minutu.

Idatzizko adierazpena

Ordu 1

Irakurketa ulermena
29 artikulu 
45 minutu.

Proba desberdinak mailakako zailtasun printzipio batean oinarrituta azaltzen dira, Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen dituen A1 mailatik C2 mailara, hain zuzen ere.

TCF azterketaren emaitzak

Inork ez du TCF azterketa suspenditzen. Izan ere, lortutako emaitzaren arabera hurrengo ataletaz osaturiko ziurtagiria lortzen da:

Emaitza orokor bat eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen sei mailako eskalaren ze puntutan zauden azaltzen duen aipamen bat.

Gaitasunaren araberako emaitza zehatza eta mailaren aipamen bat.

Behar den kasuetan, osagarrizko ahozko eta idatzizko ulermen probetarako mailaren aipamen bat.

Emaitzak centro aztertzaileei komunikatzen zaizkie eta hautagaiek hauetan jaso ditzakete beraien ziurtagiriak.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.