Egoera zail honetan aurrera egitea baimendu diguten osasun arloko eta funtsezko langileak, edo gure nagusiak, gutxietsi gabe, ezta pentsatu ere, argi dago gure haurrek nahiko bolada txarra igaro dutela konfinatuta pasa ditugun bi hilabeteetan.

Itxialdi honek beraien pazientzia eta ezbeharrak gainditzeko gaitasuna probatu ditu eta etxeko txikiek azterketa zorrotz hau nota altu batekin aurrera atera dute. Elduaien Hizkuntza Eskolan beti gogoan ditugu, baina aurten ahalegin berezi bat egin nahi izan dugu beraiek behar dutena eskaintzeko helburuarekin.

Izan ere, konfinamenduan zehar bazirudien denborak aurrera egiten etzuela, eta Elduaien Hizkuntza Eskolan horren ostean gauzak orekatzeko unea iritsi dela uste dugu. Udan hizkuntzak lantzen duten ikasleen ohiko dinamika aldatzea erabaki dugu eta aurten aurrerapauso bikoitza emateko aukera eskainiko diegu 4 eta 11 urte bitarteko haurrei.

Hau lortzeko, ikasketa zuzendaritzak udako ikastaro trinkoak berregituratu ditu, gure ikasle txikiek eskola eta ikasketa denborak hobeto aprobetxatzea baimenduko dien aldaketa, hain zuzen ere. Honi esker, beraien oraingo maila finkatu eta hurrengoa osorik gainditu ahal izango dute hauetan zehar ahalegintzen badira eta beharrezko trebetasunak eskuratu dituztela frogatzen badute.

Bi proba jauzi hori eman ahal izateko

Izan ere, gure helburua ez da ikasleek jauzi hau zuzenean ematea, baizik eta beraien ingeleseko heziketan hazkuntza erraztea eta gero eta erraztasun gehiagorekin hizkuntza menperatzea. Beraz, jauzi hori emateko ikasleek gutxieneko nota bat lortu beharko dute hilaren erdian eta bukaeran antolatuko ditugun bi probatan. Nota hori altuagoa izango da zenbat eta maila zorrotzagoa izan.

Elduaienen ikasturtea eskola birtualekin amaitzea erabaki genuen osasun alerta oraindik indarrean zegoelako eta honek horrela gomendatzen zuelako, baina uztailaren 1etik aurrera klase presentzialak berreskuratu genituen. Gure udako ikastaro guztietan eskainiko ditugu eta, jakina, beti segurtasun neurri guztiak mantenduz eta gure talde desberdinetako partaide guztien arteko gutxieneko distantziak errespetatuz.

Informazio gehiagorako: https://www.elduaien.com/eu/haurrentzako-kics-ikastaroak