Elduaien metodologia dinamikoa eta parte-hartzaileari esker, hizkuntzaren ikaskuntza dibertigarria eta eraginkorra izatea lortzen dugu.
Txinako eskolak
6-12 urte bitartean, pin yin-aren (txinera sinplifikatua) eta errekonozimenduaren bidezko ikaskuntzan oinarritzen gara, jarduera anitzak erabiliz.
Elduaien metodologiaren bidez, haurrak hizkuntzaren berezko ezaugarriak barneratzea lortzen dugu, ahoskera tonala eta idazkera esate baterako. Ikaskuntza programazioa adin eta ezagupenen araberakoa izango da, horretarako irakasle adituek aukeraturiko material egokituak erabiltzen ditugu eta jarduera dinamikoak erabiliz txinerako oinarrizko egiturak eta fonetika ikastea errazago bihurtzen da.