Dagoeneko aste bat baino gehiago daramagu etxean konfinatuta COVID-19 pandemiak sortu duen krisialdi honi irtenbide bat aurkitzeko.

Egoera hobera egiten ari da gurean eta gero eta agerikoagoa da ez daukagula beste aukerarik gutxienez hurrengo bi asteetara begira: ‘Etxean gelditu zaitez’.

Laneko arduraz eta egoera honek sortzen duen kezka logikoaz gain, guraso askorentzako buruhaustea da umeentzako denbora-pasa aurkitzea.

Izan ere, egungo gure gazteek jardueraz betetako asteetara ohituta daude eta orain guztiz kontrakoa gertatzen ari zaie, tamalez. “Aspertzen naiz”, “Zer egingo dugu?”…

Elduaien Hizkuntza Eskolatik etxeko txikienei zuzendutako entretenimendu hezigarri bat aurkeztu nahi dizuegu, oso lagungarria izan daitekeelako.

Hain zuzen ere, Cambridge Assessment English erakundetik eskaini berri duten beraien tximu ezagunaren ‘Monkey Puzzles’ aplikazioa.

iPad eta iPhonetan erabilgarria eta doanekoa den App berri honen bitartez, haurrek tximuak gustukoen dituen lekuak ezagutuko dituzte. Horietan, zortzi joko txikiren bitartez, bere ingeles maila frogatuko dute eta gero eta zailagoak diren joko berriak aurkituko dituzte.

‘Monkey Puzzles’ aplikazioa Young Learners azterketetako maila guztietako (Pre-A1 Starters, A1 Movers eta A2 Flyers) ikasleei zuzenduta dago. MCER-ekoek (A1-A2) ere erabiltzeko aukera dute eta guztiek beraien irakurketa ulermena landu ahal izango dute era dibertigarrian.

Ingelesean ikasi, hitz eta modu berriak ikasi, ulermena landu… hauek lagungarriak egingo zaizkie gero, klasera bueltatzean, eta lagunduko diete Cambridge azterketetei begira. Ingelesa ikasi eta dibertitu denbora-pasa berri honekin.

Elduaien Hizkuntza Eskolatik animoak bidali nahi dizkizuegu, zuek bezala ondo dakigulako zein zaila egiten zaigun guztioi egoera hau.

Eta laguntzarik edo zalantzak argitzerik behar baduzu, 666 58 40 12 / 666 58 40 18 telefonoetan eta elduaien@elduaien.com helbidean aurkituko gaituzu.

Eutsi goiari!