Nola har dezaket parte?

1. Klika. Sartu www.elduaien.com webgunean

2. Klika. Udako ikastaroen atalean, sartu ingeleseko udako ikastaro batean: azterketa prestakuntza ikastaroak, aurrera ikastaroak edo haurrentzako aurrera ikastaroak.

3. Klika.  Bete “Eskatu informazio gehiago” esaten duen inprimakia zure datu pertsonalekin eta onartu lege baldintzak.

Parte hartzeko epea 2017ko maiatzaren 18tik ekainaren 15era izango da, biak barne.

Pertsona bakoitzeko parte-hartze bakarra onartuko da.

Nork har dezake parte?

“Eskatu informazio gehiago”  inprimakia behar bezala bete eta bidaltzen duen pertsona orok, ikasle izan edo ez.

Zer irabaz dezaket?

Ingeleseko udako 5 ikastaroren zozketa egingo da uztaila eta abuzturako.

Noiz ospatuko da zozketa?

Zozketa 2017ko ekainaren 16an burutuko da, Tolosan, Kondeko Aldapako eskolan (Kondeaneko Aldapa, 30. 20400 TOLOSA), 5 irabazleak zoriz hautatuko dira. Era berean, erreserba moduan, beste 3 parte-hartzaile hautatuko dira.

Sarien banaketa

Irabazleei inprimakian bidalitako posta elektroniko edo telefonoaren bidez emango zaie berri,  baita bere izena Elduaienen web eta/edo sare sozialetan argitaratuz ere. Irabazleekin ondorengo hiru egunetan harremanetan jartzea ezinezkoa izango balitz, edo edozein arrazoigatik sariari uko egingo baliote, Elduaienek erreserba erregistrora joko du zozketan ateratako hautatuen ordenari jarraituz.

Behin saria onartuta, irabazleak azalpen e-mail bat jasoko du sariaz disfrutatzeko jarraibideekin.

Nork antolatzen du zozketa?

ELDUGAR LS SL-k, egoitza Martin Jose Iraola 8-3.ezk., 20400 Tolosan, Gipuzkoan duena, IFK B-20695789, ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLA (aurrerantzean “Elduaien”) markaren jabeak, aipatutako datetan “webgunea estreinatzen dugu”(aurrerantzean “Zozketa”) doako zozketa antolatzen du, erosketa beharrik gabe, Oinarri hauetan deskribatzen diren modalitateen arabera.

Oinarrien onarpena eta erantzukizuna

1. Zozketan parte hartze soilak honako Oinarriak bere osotasunean onartzea ekartzen du.

2. Elduaienek zozketaren Oinarriak aldatzeko eskubidea gordetzen du,  partzialki edo guztiz, edozein momentutan. Era berean, zozketa bertan behera utzi edo saria esleitu gabe uzteko eskubidea gordetzen du, irregulartasunik antzemanez gero. Edozein aldaketa egingo balitz, parte hartzaileei jakinaraziko zaie www.elduaien.com webgunean.

3. Elduaienek, bere ustez, Oinarri hauetan azaltzen den edozein parte-hartze baldintza betetzen ez dituen parte hartzaile guztiak Zozketatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du. Parte hartzaile baten baztertzeak, arrazoia edozein dela, bere egoera horretatik eratorritako eskubide guztien galera dakar.

4. Oinarri hauen neurriz kanpoko edo iruzurrezko edozein erabilerak, sustapenetik dagokion kanporatzea ekarriko du. Adierazpen gisa, baina ez murriztaile, gehiegikeria edo iruzur jokaera dagoela ulertuko da, parte hartzaile bat webgunean identitate faltsua edo bere baimenik gabe hirugarrenen identitatearekin erregistratzen denean, edo webgunean behin eta berriz erregistratzen saiatzen bada.

5. Elduaien salbuetsia geratzen da edozein erantzukizunetik, parte hartzaileek emandako datuetan erroreren bat egoteagatik euren identifikazioa oztopatuko balu.

Datu pertsonalen babesa

Emandako informazio pertsonala konfidentzialki gordeko da, beren trataera baimenduta geratuz, Elduaienen eskutik bere produktuen publizitate komunikazioen eta/edo sustapenen bidalketa egiteko, e-maila bidez.

Lege aplikagarria- eztabaida

Oinarri hauek Espainiako legediari lotuta daude. Zozketarekin lotutako edozein erreklamazio idatziz bidali behar zaio Elduaieni, Marketin Departamentuari zuzenduta, helbide honetara: Kondeaneko Aldapa, 30, 20400 Tolosa, Zozketan parte hartzeko azken egunaren ondoren hasi eta  hogeita hamar (30) egun baino lehen, Oinarri hauetan adierazten den bezala. Oinarri hauen aplikazioan edo interpretazioan eztabaida gertatuz gero eta lagunarteko akordiorik emango ez balitz, edozein auzi auzitegiei lotuta egongo da.