Cambridge English Young Learners azterketak ikasle txikienen gaitasun linguistikoak ebaluatzeko diseinatu diren azterketak dira. Azterketa sorta honek, bere hiru modalitateetan, lagundu egiten die ikasle txikienei ingelesaren munduan lehen pausuak ematen era dibertigarri batean, eta konfidantza eskuratzeko eta hizkuntzaren hobekiera lortzeko, bide bikainak dira.

Pre-A1 Starters txikienentzako garaturiko lehen azterketa da. Liburuak, abestiak, telebista, marrazki bizidunak eta pelikulak ingelesez gozatzen laguntzen du. Orokorrean, ingelesaren oinarrizko edukiak ulertzen laguntzen du.

A1 Movers, txikienentzako diseinaturiko bigarren azterketa da. Oinarrizko instrukzioak ulertzen laguntzen du, edo elkarrizketa errezetan parte hartzen, oharrak ulertu, oinarrizko informazioa, eta ordu, eguna eta lekua aipatzen dituen oharrak idazten.

A2 Flyers, haurrengan pentsatuz diseinaturiko hirugarrengo azterketa da. Oinarrizko ingeles idatzia ulertzen laguntzen du, inguru ezagunean komunikatzen, oinarrizko espresio eta esaldiak erabiltzen, eta ingelesez mantso eta argi hitz egiten duten pertsonekin elkar eragiten.

 

CAMBRIDGE ENGLISH YOUNG LEARNERS AZTERKETAK AUKERATZEKO ARRAZOIAK

Azterketa ez da gainditzen edo suspenditzen. Denek eskuratzen dute beraien arrakasta ziurtagiri bat.

Azterketak bizitzan ditugun eguneroko egoerak erabiltzen ditu.

Azterketak ingelesaren aniztasun garrantzitsuak erabiltzen ditu.