Cambridge English-eko Young Learners-eko ezagutza frogak eta KET eta PET for Schools azterketak, etorkizuneko Cambridge English azterketak ezagutzen hasteko modu aproposena dira.
Cambridge exams: YLE eta KET-PET gazteenentzako

Cambridge English-eko Young Learners-eko ezagutza frogak eta KET eta PET for Schools azterketak, etorkizuneko Cambridge English azterketak ezagutzen hasteko modua dira, First edo Advanced bezalako probetara ohitzeko modu dibertigarri eta eraginkorrenak baitira.
Starters, Movers eta Flyers-eko frogetan 4 trebetasun linguistikoak lantzen dituzte gazteenek jarduera dibertigarri eta praktikoen bidez:
- Writing,
- Listening
- Speaking
- Reading
KET eta PET for Schools azterketek aldiz, mundu mailan errekonozimendua duten eta hainbat lanbide eta ikasketetara atea irekitzen duten tituluak lortzea ahalbidetzen dute, beti ere, eskolako ikasleek erabiltzen duten hizkuntza erabiliz.
Elduaien Hizkuntza Eskolan gure ikasleek probak inguru ezagun batean trebatzea ahalbidetzen dugu, Cambridge Assessment English erakundeak baimendutako ES098 zentru aztertzailea garelako.
Azterketa hauetan izena emateko epea dagoeneko zabaldu dugunez, eta horretaz guztiaz hitz egiteko eta beharrezko informazio guztia eskaintzeko asmoz, aurkezpen bilerak antolatu ditugu gure eskoletan.
YOUNG LEARNERS ezagutza frogei buruzko eta KET/PET for schools azterketei buruzko solasaldi informatiboak:
LASARTE ANDOAIN
Lekua: Elduaieneko eskolan Lekua: Elduaieneko eskolan
Eguna: Apirilak 3, asteazkena Eguna: Apirilak 8, astelehena
Ordua: 17:30ean Ordua: 18:15ean
Iraupena: 45 min. Iraupena: 45 min.
TOLOSA BEASAIN
Lekua: Elduaien-Gorosabel eskolan Lekua: Elduaieneko eskolan
Eguna: Apirilak 8, astelehena Eguna: Apirilak 9, asteartea
Ordua: 17:30ean Ordua: 18:30ean
Iraupena: 45 min. Iraupena: 45 min.
Solasaldi hauetara etorri nahi izanez gero, aurrez izena ematea eskertuko genizueke 943 67 47 33 telefonora deituz edo cambridge@elduaien.com posta elektronikora idatziz.
Matrikula online egiteko egin klik hemen