Gauza bat gogoan izan behar duzue, "bakoitzak bere buruari proposatzen dizkion helburuak betetzea" garrantzitsua dela. Proposatu zeure buruari ingelesa horietako bat izatea.

Hemen uzten dizkizuegu gure ikasleek maiz egiten dizkiguten hainbat galdera eta horien erantzunak. Ea lagungarria zaizun!

Zein formatu du C1 Advanced azterketak?

Azterketa lau probaz osatzen da. Zure hizkuntza-trebetasunak ingelesez ebaluatzeko garatuta daude lauak:

  • Irakurketaren ulermena eta hizkuntzaren erabilera (Reading and Use of English)
  • Idatzizko adierazpena (Writing)
  • Entzumena (Listening)
  • Ahozko adierazpena (Speaking)

Zenbateko iraupena du, gutxi gorabehera, C1 Advanced azterketak?

4 ordu inguruko iraupena izaten du eta honela banatzen da:

  • Reading and Use of Engilsh: 90 minutu
  • Writing: 90 minutu
  • Listening 40 minutu
  • Speaking: 15 minutu

Nola puntuatzen dira Cambridge azterketak?

Proba horietako bakoitzean puntuazio bat lortuko duzu. Puntuazio horien batez bestekoarekin lortzen dute zure nota orokorra.

Cambridge Assessment English-en azterketen kalifikazioak Cambridge English Scale-ren arabera ateratzen dira. Eskala hau Hizkuntzatarako Europako Erreferentzia Marko Bateratua (HEEEB) osatzeko diseinatuta dago.

Eskala honetan, Cambridge ziurtagiri ofiziala lortzeko kasu bakoitzean eskuratu behar duzun kalifikazioa zehazten da. C1 Advanced ziurtagiria lortzeko, adibidez, gutxienez 180 puntu lortu behar dituzu.

Mailen baliokidetasunak:

Preliminary B1 (PET) azterketa B1 mailaren baliokidea da HEEEBaren arabera.

B2 First azterketa B2 mailaren baliokidea da HEEEBaren arabera.

C1 Advanced  azterketa C1 mailaren baliokidea da HEEEBaren arabera.

C2 Proficiency azterketa C2 mailaren baliokidea da HEEEBren arabera.

Zein puntuazio lortu behar dut Cambridgeko Ziurtagiriak gainditzeko?

B1 Preliminary (PET) gainditzeko, gutxienez 140 puntu lortu behar dira.

B2 First B2 maila gainditzeko, gutxienez 160 puntu lortu behar dira.

C1 Advanced gainditzeko, gutxienez 180 puntu lortu behar dira.

C2 Proficiency gainditzeko, gutxienez 200 puntu lortu behar dira.

Elduaienen aholkuak Cambridge ziurtagiri ofizialak lortzeko:

Elduaien Hizkuntza Eskolak 16 eskola ditu Gipuzkoa guztian zehar banatuta. Hortaz, zugandik gertuen dagoen eskolara joatea gomendatzen dizugu, eta bertan Cambridgeko azterketa prestatzeko ikastaroetan parte hartzea. PET, B2 First , C1 Advanced eta C2 Proficiency azterketak prestatzeko ikastaroak dauzkagu, besteak beste.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan. Horretarako, idatzi cambridge@elduaien.com helbidera edo deitu 943-674733 telefonora.