Ikasturte berriaren hasierarekin asmo eta erronka berriak finkatu ohi ditugu.
Cambridge ziurtagirien inguruko zalantzak

Urtez urte errepikatzen den helburu horietako bat ingeleseko eskolak jaso eta B2 First, C1 Advanced edo C2 Proficiency ziurtagiria lortzea izaten da. Izan ere, ingelesa, ia guztiok behar izaten dugun hizkuntza da, lanean ez bada bidaietan.
Oporretan atzerrira joaten bagara, gehienetan ingelesa izaten da komunikatzeko hizkuntza. Eta lan esparruan, ingelesak, ate asko zabaltzen ditu. Lanean balio erantsi hori lortzeko Cambridge Assessment English titulu ofiziala eskuratzea lagungarria da.
Lagun asko etortzen zaizkigu Elduaien akademietara hainbat zalantza eta galderekin. Argitalpen honetan galdera horiek guztiak erantzuten ahaleginduko gara.
Zein da B2 First azterketa egiteko gutxieneko adina?
Edonor aurkeztu daiteke azterketara, nahiz eta hainbat azterketa adin jakin batzuei begira prestatzen diren.
Non egiten dira B2 First azterketak? Donostian egin daitezke?
B2 First azterketara aurkezten den jende kopuruaren eta taldearen araberakoa da. Azterketa Gipuzkoako hainbat herritan egin daiteke. Elduaienek urtean zehar antolatzen dituen deialdietan, azterketak Tolosan, Donostian, Ordizian eta, aurten lehen aldiz, Irunen egin daitezke!
Nola prestatu beharko litzatete B2 First azterketa?
Gure gomendioa esperientzia duen eskolaren batean B2 First azterketa prestatzeko ikastaroa egitea da. Beti izango da lagungarria esperientzia hori azterketa modu eraginkorragoan prestatzeko. Elduaien Hizkuntza Eskolak 16 eskola ditu Gipuzkoan eta Cambridge ziurtagiri ofizialak prestatzeko ikastaroak eskaintzen ditugu, Young Learnes mailatik hasi eta C2 Proficiencyra arte.
Gainera, oso erakargarria den eskaintza daukagu Elduaienen. Izan ere, Cambridge azterketaren batean izena emanez gero, Elduaieneko ikasleek errefortzu eskolak debalde jasotzen dituzte. Hau da, ordura arteko prezio berean, eskola bikoitzak jaso ditzakete azterketa egunera arte.
Nola ematen dut izena B2 First-en?
Erraza da oso:
1 urratsa. www.elduaien.com-en sartu.
2 urratsa. Galdetegia bete eta matrikularen kostua ordaindu.
3 urratsa. Zurekin jarriko gara harremanetan, azterketa ordua eta lekua zehazteko. Azterketarako behar diren dokumentuen berri ere emango dizugu. Dena den, aurrez aurre ere egin dezakegu gure egoitzetan.
Hori bai, izena emateko kontuan izan beharko dituzu matrikulazio epeak. Epetik kanpo egonez gero, gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu cambridge@elduaien.com helbidera idatzita edo 943 67 47 33 telefonora deituta. Dituzun aukeren berri emango dizugu!
Eta ez ahaztu: Cambridge Assessment English ziurtagiriak ez dute iraungitze datarik!
Zuen kezkak argitzen jarraituko dugu datozen asteetan.
Animatu eta prestatu Cambridge titulua lortzeko Elduaienen! Zu laguntzeko gaude!