Ingeleseko maila altua duzula erakusten duen Cambridgeko ziurtagiria izan arren, C1 Advanced ziurtagiria lortu ondoren azken pauso bat geratzen zaizu ingelesa ezin hobeto menderatzen duzula frogatzeko: Cambridgeko C2 Proficiency ziurtagiria.
Cambridge Proficiency ziurtagirien inguruko zalantzak
Elduaienen beti animatzen ditugu gure ikasleak pauso bat harago joan eta Cambridgeko C2 Proficiency Ziurtagiria lortzera. Proficiency-k ingelesez "domeinua" esan nahi duelako eta gure helburua, Hizkuntza Akademia bezala, gure ikasleak ingelesean aditu bihurtzea delako.
Jarraian, beste galdera eta zalantza batzuk erantzungo dizkizuegu C2 Proficiency-ri buruz:
Gauza bera al dira C2 Proficiency eta C2?
C2 MCER eskalako ingeles mailarik altuena da. C2 Proficiency Cambridge Assessment Englishen ziurtagiri ofizial bat da, ingelesezko maila hori lortu duzula egiaztatzen duena.
Cambridgeko titulazioak mundu mailan milaka erakunde eta unibertsitate liderrek aitortzen dituzte.
Zertarako balio du Cambridge C2 Proficiency ziurtagiria lortzeak?
- Graduondoko eta doktoretzako nazioarteko programak egiteko.
- Modu eraginkorrean negoziatu ahal izango duzu nazioarteko enpresa bateko zuzendaritza-talde baten aurrean.
- Testu konplexu baten ideia nagusiak ulertuko dituzu.
- Gai konplexu edo delikatuei buruz hitz egin ahal izango duzu, gai problematikoei heltzeko gaitasuna eskuratuko duzu.
Zein da Proficiency C2 azterketaren egitura?
Irakurketaren ulermena eta hizkuntza erabiltzea:
Edukia: 7 zati/53 galdera
Denbora: 1 ordu eta 30 minutu
Idatzizko adierazpena:
Edukia: 2 zati
Denbora: 1 ordu eta 30 minutu
Entzumena:
Edukia: 4 zati/30 galdera
Denbora: 40 minutu
Ahozko adierazpena:
Ahozko adierazpena: 3 zati
Denbora: 15 minutu
Cambridgeko zein ziurtagiri eduki behar ditut azterketara aurkezteko eta C2 Proficiency titulua lortzeko?
Ez da ezinbestekoa B1 Preliminary (PET), B2 First edo C1 Advanced bezalako ziurtagiriak izatea, baina C2 Proficiency ziurtagiria lortzeko azterketara aurkeztu aurretik komenigarria da C2 maila menperatzen duzula jakitea. Era berean, azterketa prestatzeko eta formatua ezagutzeko, komeni da prestakuntza-ikastaroren batera joatea; eta, gainera, Cambridgeko beste ziurtagiri bat egiteko eskarmentua baduzu (formatua, denbora, etab.), beti izango zaizu errazagoa C2 azterketa egitea eta, horrela, urduritasunik gabe gainditu ahal izango duzula ziurtatzea.
C2 Proficiency ziurtagiria ez badut gainditzen, C1 Advanced ziurtagiria lortuko dut?
Cambridge C2 Proficiency ziurtagiria suspenditzen baduzu, eta betiere Cambridge English Scale-n gutxienez 180 puntu lortzen badituzu, C1 Advanced maila daukazula egiaztatzen duen Cambridge ziurtagiri ofiziala eskuratuko duzu.
C1 Advanced ziurtagiria daukat. Zer egin behar dut C2 Proficiency lortzeko?
Azterketen nondik norakoak ezagutzeko abantaila daukazu, bere formatua, bere denborak, eta hori ezagututa, urrats bat aurretik zoaz.
C1 Advanced ziurtagiria prestatzeko egin zenuen bezala, gomendagarria da ingeleseko eskoletara joatea C2 maila lortzeko eta C2 Proficiency azterketara zeure buruarengan konfiantza osoa duzula aurkezteko.
C2 Proficiency ziurtagiriarekin, lortu dezakezun mailarik altuenari dagokion Cambridge Assessment English titulazioa eskuratuko duzu, eta munduari erakutsiko diozu ingelesa modu ezin hobean menderatzen duzula.
Zein epe daukat nire ingeles ziurtagiria lortzeko?
Cambridgeko ziurtagiriak lortzeko ez dago erabakitako eperik. Bakoitza nahi duenean aurkeztu daiteke azterketara, eta irakasleek gomendatutakoan bada, hobe. Urtean zehar hainbat mailatako deialdiak daude, lasaitasun osoz galde iezaiguzu horien inguruan, edo egiaztatu gure webgunean aurreikusitako datak.
Gogoratu urriaren amaierara arte zabalik dugula Cambridgeko hurrengo azterketak egiteko matrikulazio epea. Guztiak abendura begirakoak dira: B1 Preliminary (PET), B2 First, C1 Advanced eta C2 Proficiency.