Kirolak eta abentura maite badituzu, gure Abentura Kanpamendua zoragarria irudituko zaizu. Kanpamendua (berritutako hotel eder bat) Alpe alemaniarretako laku politenetako batean, Spitzingsee lakuan kokatua dago.

PROGRAMA
Datak
Ekainaren 21etik abuztuaren 16ra.
Adina
12 - 17 urte
Alemaneko ikastaroa
15 ordu astean
Ostatua
Landa-etxe batean, lakura begira, 3-4 ikasleko geletan, bainugelarekin eta mantenu osoan.
Programa soziala
Kultur eta kirol jarduerak egunero: orientazio jolasak, barbakoak lakuan, zinema gauak, baltsak, ibilaldiak bizikletaz, gauak eta jolasak. Irteerak Munichera eta leku interesgarrietara, astean bitan.
Hegaldia eta garraioak
Hegaldia ez dago prezioaren barne. Garraioak prezioaren barne daude.
Izena emateko azken data
Irteera eguna baino 4 aste lehenago.
Programaren barne
Munichera iritsiera eta itzulera lekualdatzeak, alemaneko ikastaroa, ostatua egoitzan mantenu osoan, gizarte programa, aseguru medikoa eta Leaders motxila.

Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.