LEADERSEK atzerriko hizkuntza-programak eskaintzen ditu helduentzat, 16 urtetik gora, urte osoan. Ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, errusiera, portugesa, txinera, japoniera edo arabiera, ikasi hizkuntza horiek gustukoen duzun tokian.Estatu Batuetako mendebaldeko kostatik, Japoniaraino, Hegoafrikaraino edo Zeelanda Berriraino, Europako edozein hiritatik pasatuz, LEADERSek zentro laguntzaileen eta hizkuntza-eskolen sarea du, ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzu profesionala bermatzen duena.

Hizkuntza ikastaroak helduentzat, 16 urtetik aurrera
Hizkuntza ikastaroak helduentzat, 16 urtetik aurrera

PROGRAMA

Datak
2 astetik aurrera.
Urteko astelehenero hasiera.

Programa soziala

HIZKUNTZA IKASTAROAK URTE OSOAN:
Imajinatzen duzu zure burua Kaliforniako hondartzetan surf egiten? Edo Londresko museo amaigabeak bisitatzen, Broadwayko musikal batera joanez edo, besterik gabe, Dublingo ehunka urteko pubetan zure lagun berriekin garagardo-pinta batez gozatzen?
Hizkuntzan aurrera egin bitartean lan-praktikak egin nahi dituztenentzat, probatu gure Work Experience programa Bristolen, lan-merkatuan sartzeko aukera paregabea.
LEADERSEK eskola hoberenak eskaintzen dizkizu leku anitzetan: familiakoena edo urrunenena eta exotikoena. Hizkuntza ikasten duzun bitartean gogokoen dituzun kirol eta zaletasunak praktikatzeko lekuak. Familietan edo egoitzetan ostatu hartuz, zeuk erabakitzen duzu.

• Erresuma Batua: Edinburgo, Liverpool, Londres, Oxford, Cambridge, Brighton, Torquay…
• Irlanda: Cork, Dublin, Galway.
• Malta.
• AEB: San Frantzisko, LA, Boston, New York.
• Kanada: Toronto, Montreal, Vancouver.
• Alemania, Frantzia, Suitza, Hego Afrika, Australia, Zeelanda Berria, Japon edo Txina.

AUKERA UGARI

FAMILIENTZAKO IKASTAROAK:
5 urtetik gorako seme-alabak dituzten familientzako programa, atzerrian egonaldi bat egin eta, aldi berean, familiako kide bakoitzarentzat pentsatutako hizkuntza ikastaro bat egin nahi dutenentzat.
Programak klaseak eta aisialdia konbinatzen ditu familiako kide guztientzat.
Hainbat aukera daude, lehentasunen arabera: apartamentuak edo “cottages” edo familia anfitrioietan egotea, erabat murgiltzeko.
Iraupena eta datak: aste batetik aurrera. Ekaina-uztaila-abuztua.

Devon, Oxford, Canterbury, Londres, York, Dublin, Malta, Boston, Niza… Galde iezaguzu!

Programaren barne

• Aukeratutako hizkuntzaren ikastaroa: orokorra edo trinkoa, azterketa ofizialak prestatzea, iraupen luzeko ikastaroak, irakaslearen etxean egindako ikastaroak, unibertsitatera sartzeko ikastaroak, profesionalentzat.
• Ostatua familian edo egoitzan.
• Gizarte programa, jarduerak eta aukerako txangoak.
• Hegaldiaren eta lekualdatzeen kudeaketa.
• Gaixotasun aseguru medikoa eta istripu-asegurua.
• Aholkularitza pertsonalizatua.

Leaders

Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.