Certificado de Proficiência em Língua Portuguesa para Estrangeiros (Celpe-Bras)
Certificado de Proficiência em Língua Portuguesa para Estrangeiros titulua Brasilgo Hezkuntza Ministerioak igortzen duen eta bizitza osorako balioa eta nazioarte mailan onartuta dagoen ziurtagiri ofiziala da. Hori bai, oso garrantzitsua da jakitea B1, B2, C1 eta C2 mailak besterik ez dituela ziurtatzen; eta, hortaz, Kontinente Zaharreko hizkuntzekin gertatzen ez den bezala, ez dituela Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen dituen oinarriko mailak barneratzen
Brasilera bizitzera, ikastera edo lan egitera joan nahi baduzu, kontutan izan behar duzu munduan dauden Brasilgo portugeseko ziurtagiri ofizialen artean sistema hau dela hegoamerikako herrian zabalduena; eta baita enpresek, unibertsitateek eta beste hezkuntza zentruek gehien onartzen dutena ere. Eta, garrantzitsuena, Brasilgo gobernuak ofizialki onartzen duen bakarra da, hain zuen ere.
Titulua eskuratzeko hautagaiek gainditu beharko duten azterketa bi atal desberdientan banatuta dago eta hauetan hizkuntzaren trebetasun desberdinak aztertzen dira. Hain zuzen ere, ez dago ariketa zehatzik trebetasun bakoitzerako, beste hizkuntza gehienetan gertatzen den bezala. Lehenengo atala ‘kolektiboa’ deitzen da eta bi orduko lana eskatzen du, irakurketa ulermena eta ahozko eta idatzizko adierazpenak aztertzen dituelarik. Bigarrengo atala ‘banakakoa’ deitzen da eta 20 minutuko iraupena du, honetan zehar ikasleek aztertzailearekin ahoz elkar eragin beharko du irudi, bideo eta audioen inguruan.
Orokorrean urtean bi deialdi besterik ez da antolatzen, normalean bat apirilean eta bestea urrian, gutxi gorabehera. Eta ez dago notarik edo azterketa berezirik maila bakoitzeko, beraz hautagaiak azterketan zehar erakusten duen Brasilgo portuges mailaren arabera hurrengo lau ziurtagirien arteko bat lortzen du: Erdi Mailako Ziurtagiria (B1), Erdi Goi Mailako Ziurtagiria (B2), Ziurtagiri Aurreratua (C1) eta Goi Mailako Ziurtagiri Aurreratua (C2).
Nola jakin ze portuges maila ziurtatu nahi duzun?
Aurretik portugeseko ikastaroren bat egin baduzu, seguraski zure maila zein den jakingo duzu, gutxi gorabehera. Baina hizkuntza zure kabuz ikasi baduzu, hementxe aurkituko dituzu zure maila zen den jakiten lagunduko dizuten gako batzuk:
- B1
- Eguneroko edo gaur egungo gaien inguruko hizketaldien ideia nagusiak ulertzen ditut.
- Egunerokoan erabiltzen den hizkerarekin sortutako testu deskribatzaileak ulertzen ditut.
- Interes pertsonaleko edo eguneroko bizitzaren inguruko solasaldietan parte hartzen dut.
- Ezagutzen ditudan gaien inguruan testu errazak idazten ditut.
- B2
- Film eta berrietan azaltzen diren mintzaldi eta argumentu lerroak ulertzen ditut.
- Gaur egungo arazoen inguruko artikulu eta txostenak irakurtzen ditut.
- Elkarrizketa arinak jarraitzen ditut eta parte hartzeko gai naiz.
- Testu argi eta xehatuak idazten ditut.
- C1
- Ahalegin handiegirik gabe filmak bezalako hizketaldi luzeak ulertzen ditut.
- Nahiz eta nire espezialitatekoak ez izan, testu luze eta konplexuak ulertzen ditut.
- Gizarte edo profesional egoera desberdinetan arintasunez hitz egiteko gai naiz.
- Egitura aproposa duten testuak idazten ditut, nire ikuspegiak azalduz eta estiloa zainduz.
- C2
- Edozein hizkuntza ulertzen dut, bai ahozkoa eta baita idatzizkoa ere.
- Arintasunez hitz egiten dut eta xehetasun finak azaltzen ditut.
- Egitura aproposa duten testu konplexuak arintasunez idazten ditut.