Certificado Inicial de Português como Língua Estrangeira (CIPLE)  

Portugesa Atzerritar Hizkuntza bezala tituluen arteko lehenengo eta oinarrizko ziurtagiria da eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen A2 mailaren baliokidea da.

Azterketa hiru zati desberdinetan banatzen da, baina lautzat hartu daitezke, egia esan, lehenengoak irakurketa eta idazketa atalak batzen ditu-eta.

Azterketa honetara aurkeztu ahal izateko, hautagaiek 15 urte izan behar dituzte gutxienez eta onartutako zentro aztertzaile batean izena eman eta dagokion tasa ordaindu behar dute. Azterketen zuzenketa (ahozko atalarena izan ezik) Lisboako Unibertsitateko CAPLE zentroan egiten da, erakunde hau bait da ikaslearei azkeneko emaitza ematen diona.

Gainditutako azterketen notak hiru dira (Suficiente (55-69%), Bom (70-84%) eta Muito Bom (85-100%)) eta CAPLEk berak ziurtagiri ofizialak bidaltzen dizkie hautagaiei azterketa egin eta bost aste aurrerago.

Azterketa honen iraupena 2 ordu eta 5 minutukoa da, gutxi gorabehera.

Irakurketa ulermena eta idatzizko adierazpena, azken notaren %45a (%22,5a eta %22,5a):

Hautagaiek kalean, errepidean edo gune publikoetan jaso ditzaketen argibideak edo informazio errazak ulertu eta jarraitzeko gai direla frogatu behar dute; trafiko, tren geltoki eta aireportuetako sinbologia ulertzeko gai izan behar dira, eta baita leku batera joateko azalpenak barneratu, menu bateko atalak identifikatu eta sendagai edo medikamentuak hartzeko argibideak ulertu ere.

Gainera gutun edo postaletan idatzitako mezuak ulertzeko gaitasuna dutela erakutsi behar dute, eta baita egunkari edo aldizkarietako sailak bereizteko eta informazio pertsonalaren inguruko edo eguneroko gaiei buruzko formularioak betetzeko gai direla agerian utzi behar dute. Horretarako, testu bat irakurri eta horren inguruko egia/gezurra formatuko edo aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko diote; eta baita lagun bati zuzendutako gutun bat idaztea barne duen galdeketa bati erantzun ere.

Atal honen iraupena ordu 1 eta 15 minutukoa da, gutxi gorabehera.

Entzunezko ulermena, azken notaren %30a:

Ikasleek eguneroko gizarte testuinguruan burutzen diren pertsonen arteko oinarrizko interakzioak (eskerrak eman, baimena eskatu, zoriondu etab.) ulertzeko gaitasuna erakutsi beharko dute. Gainera, identifikazio edo deskribapenen inguruko informazio orokorrak barneratu ditzaketela frogatu beharko dute, eta baita eguneroko egoerak, lekuen helbide zehatzak, ostatuen ordutegi edo baldintzak eta janari, osasun, banku, posta, telefono mezu eta jatetxeen inguruko informazioak ulertzeko gaitasuna dutela nabarmendu ere.

Lehenengo zatian, ikasleek elkarrizketa informal labur batzuk entzun eta hauei buruzko egia/gezurra formatuko edo aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko diote. Bigarrengo zatian, aldiz, eguneroko gaien inguruko audio desberdinak entzun beharko dituzte eta aurreko ariketako galdetegiaren antzeko bati erantzun beharko diote.

Atal honen iraupena 30 minutukoa da, gutxi gorabehera.

Ahozko adierazpena, azken notaren %25a:

Hautagaiek eguneroko egoeretan burutzen diren zoriontzeak, informazio eskariak, iritzi adierazteak eta oinarrizko deskripzioak ematea bezalako interakzio errazetan parte hartzeko gai direla erakutsi behar dute. Horretaz gain, inmigrazioarekin edo turismoarekin erlazionatutako gaien inguruko kontsultak egin, hotelak erreserbatu eta erosketak egin, edo osasun arazoen inguruko informazioak eman, banketxeetan edo posta egoitzetan eskariak egin, laguntza eskatu edo elkarrizketa informal errazetan parte hartzeko gaitasuna dutela argi utzi beharko dute atal honetan zehar.

Atal hau bi zati desberdinetan banatuta dago, baina oso berdintsuak dira bien artean. Izan ere, bietan hautagaiek aztertzailearekin elkarrizketa bat burutu beharko dute bikoteka. Hauetan, hautagaiek norberari buruzko galdera batzuei erantzun eman beharko dizkiete eta beraien artean gaurkotasuna duen gai baten inguruan hitz egin beharko dute.

Atal honen iraupena 10 eta 15 minutu bitartekoa da hautagai bikote bakoitzeko.

ESKOLA CIPLEa

CIPLE azterketak badu eskola bertsio bat, helduentzako probaren atal eta ezaugarri berdin-berdinak ditu, baina 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat pentsatutako azterketa da eta beraiei zuzendutako hizkuntza eta beraien adineko aproposagoak diren egoerak aurkezten dizkie proban zehar.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.