Diploma Elemental de Português como Língua Estrangeira (DEPLE)

Portugesa Atzerritar Hizkuntza bezala tituluen arteko oinarrizko bigarrengo ziurtagiria da eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen B1 mailaren baliokidea da. Titulu honek bere jabeak eguneroko egoeratan, lanean edo ikasketetan eta beti kontrolpean dituen hizkuntzaren ataletan portugesez moldatu eta beste pertsonekin harremanetan hasteko gaitasuna duela ziurtatzen du. Azterketa lau zati desberdinetan banatuta dago, CIPLErekin ez bezala, irakurketaren eta idazmenaren atalak banatuta daudelako.

Azterketa honetara aurkeztu ahal izateko, hautagaiek 15 urte izan behar dituzte gutxienez eta onartutako zentro aztertzaile batean izena eman eta dagokion tasa ordaindu behar dute. Azterketen zuzenketa (ahozko atalarena izan ezik) Lisboako Unibertsitateko CAPLE zentroan egiten da, erakunde hau bait da ikaslearei azkeneko emaitza ematen diona.

Gainditutako azterketen notak hiru dira (Suficiente (55-69%), Bom (70-84%) eta Muito Bom (85-100%)) eta CAPLEk berak ziurtagiri ofizialak bidaltzen dizkie hautagaiei azterketa egin eta bost aste aurrerago.

Azterketa honen iraupena 2 ordu eta 30 minutukoa da, gutxi gorabehera.

Irakurketa ulermena, azken notaren %25a:

Hautagaiek menú bateko platerak bereizteko, inprimaki, iragarki edo eskuorrietako informazioa eta argibideak ulertzeko eta janarien etiketetan aurkitu dezaketen informazioa aditzeko gaitasuna dutela frogatu beharko dute. Gainera, medikamentuen erabilera eta hauek hartzeko maiztasuna eta antzekoak bereiztu, jende edo leku desberdinen inguruko gutunak ulertu eta sumarioak eta aurkibideak aditzeko eta eguneroko gaien inguruan egunkari edo aldizkarietan argitaratutako artikuluetako ideiak, iritziak eta zentzua antzemateko gai direla agerian utzi beharko dute.

Guzti honetaz gain, lan munduan aurkitu ditzaketen egoerekin zerikusia duten gutunak ulertzeko gaitasuna dutela nabarmendu beharko dute, eta baita ikasketen testuinguruan ikasten ari diren gaien inguruko testu bat aditzeko gai direla, nahiz eta beraien irakurketa abiadura geldoa izan daitekeen. Proban testu bat irakurri beharko dute eta honen inguruko egia/gezurra formatuko edo aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko diote.

Atal honen iraupena 30 minutukoa da.

Idatzizko adierazpena, azken notaren %25a:

Ikasleek oharrak, gutunak edo postal pertsonalak idazteko gai direla frogatu beharko dute, jende edo lekuen deskribapenak barne; eta, aldi berean, ostatuak edo izen-emateak baieztatzeko gutun formalagoak, galdetegiak edo istripuen inguruko txostenak idazteko gaitasuna agerian jarri beharko dute.

Hautagaiek lan munduan egunerokoak diren gaien inguruko gutunak idatzi ahal dituztela erakutsi beharko dute, nahiz eta gero bertako pertsona batek berrikusi behar izan, eta baita lan txostenak ere. Ikasketen testuinguruan, bilera eta hizketaldian beraien erabilera pertsonalerako oharrak hartzeko eta laburpen errazak egiteko gaitasuna dutela nabarmendu beharko dute.

Probaren lehenengo zatian hautagaiek gutun bat (pertsonala edo formala) edo gertakari zehatz bat deskribatzen duen testu bat idatzi beharko dute, azken honen kasuan iritziak eta informazioa azalduz. Bigarrengo zatian testu bat bete beharko dute aukera anitzeko hitzekin, eta hirugarrengoan aurretik jasotako testu baten laburpen bate gin beharko dute.

Atal honen iraupena ordu betekoa da.

Entzunezko ulermena, azken notaren %25a:

Hautagaiek gizarte testuinguruan komunikatzeko eta beste pertsonekin elkar eragiteko gaitasuna erakutsi beharko dute, eta baita informazioa eskatzeko eta beraien iritzia emateko. Aldi berean, pertsonen identifikazio informazioak, beste leku edo antolatutako bidaien inguruko datuak, hitzorduak, datak eta erosketak, ostatu edo zerbitzu publikoen klontratazioa bezalako eguneroko eginkizunak ulertzeko gai direla nabarmendu beharko dute.

Lanaren testuinguruan, eguneroko informazioak eta beraien eginkizunen balorazioak ulertzeko gaitasuna dutela frogatu beharko dute; eta hezkuntza testuinguruan, irakurketa eta seminarioetako gaiak ulertu eta eskola batean zehar jasotako argibideak barneratzeko gai direla agerian utzi beharko dute.

Proba honetan, hautagaiek elkarrizketa bat eta irrati testu bat entzun eta egia/gezurra formatuko galderez osatutako galdetegi bati erantzun beharko diote.

Atal honen iraupena 40 minutukoa da.

Ahozko adierazpena, azken notaren %25a:

Hautagaiek eguneroko gaien inguruko hizketaldi eta elkarrizketetan parte hartzeko ahalmena dutela argi utzi beharko dute, eta baita pertsonen identifikazioen eta deskribapenen inguruko informazioak eman, ostatuak telefonoz erreserbatu, informazioa eskatu, ohiko erabilerako objektuak erosi eta haun prezioa negoziatu edo jatetxe batean janaria eskatzeko gaitasuna dutela frogatu beharko dute.

Horretaz gain, lan munduan egunerokoak diren gaien inguruan informazioa eskatu eta galderak egiteko gaitasuna dutela erakutsi beharko dute; eta hezkuntza testuinguruan, beraien Ikasketa irakasgaiekin erlazioa duten gaien inguruko informazio errazak eskatu ahal dituztela nabarmendu beharko dute.

Probaren lehenengo zatian hautagaiei beraien inguruan galdetzen zaie eta beraiei buruz hitz egin behar dute; bigarrengo zatian, aldiz, objektu zehatz bati buruz hitz egin behar dute; eta hirugarrengoan, berriz, zuzenean aztertzailearekin hitz egin beharko dute.

Atal honen iraupena 20 minutukoa da hautagai bikote bakoitzeko.

ESKOLA DEPLEa

DEPLE azterketak badu eskola bertsio bat, helduentzako probaren atal eta ezaugarri berdin-berdinak ditu, baina 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat pentsatutako azterketa da eta beraiei zuzendutako hizkuntza eta beraien adineko aproposagoak diren egoerak aurkezten dizkie proban zehar.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.