Diploma Universitário de Português como Língua Estrangeira (DUPLE)
Portugesa Atzerritar Hizkuntza bezala tituluen arteko bostgarrengo ziurtagiria da, guztien artean maila gorenekoa eta garrantzitsuena, eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen C2 mailaren baliokidea da. DIPLE eta DAPLEen kasuetan bezala, azterketa bost zati desberdinetan banatuta dago, irakurketa eta idazketaren atalak banatuta daudelako eta egitura gaitasunaren atala mantentzen delako.
Ziurtagiri honek bere jabeak portuges maila oso aurreratua, portugesa ama hizkuntza bezala duen edozeinen mailan, daukala eta edozein gairen inguruko eta edozein motako irakurketa eta idatziekin aurrera egiteko gaitasuna duela frogatzen du. Azterketa hau gainditzen duena bere iritziak eta emozioak zehaztasun osoz adierazteko eta testuinguru desberdinetan parte-hartze aktibo bat garatzeko gai da, bai egunerokotasunean, baita hezkuntza edo lan arloetan ere. Izan ere, ziurtagiri hau eskuratzen duen jende gehienak hezkuntza edo lan munduetako eskakizunak betetzeko helburuarekin aurkezten bait dira azterketa honetara.
Azterketa honetara aurkeztu ahal izateko, hautagaiek 15 urte izan behar dituzte gutxienez eta onartutako zentro aztertzaile batean izena eman eta dagokion tasa ordaindu behar dute. Azterketen zuzenketa (ahozko atalarena izan ezik) Lisboako Unibertsitateko CAPLE zentroan egiten da, erakunde hau bait da ikaslearei azkeneko emaitza ematen diona.
Gainditutako azterketen notak hiru dira (Suficiente (55-69%), Bom (70-84%) eta Muito Bom (85-100%)) eta CAPLEk berak ziurtagiri ofizialak bidaltzen dizkie hautagaiei azterketa egin eta bost aste aurrerago.
Azterketa honen iraupena 5 ordu eta 15 minutukoa da, gutxi gorabehera.
Irakurketa ulermena, azken notaren %20a:
Hautagaiek eguneroko egoerekin zerikusia duten edozein motako testuak ulertzeko gaitasuna dutela frogatu beharko dute, nahiz eta hauek beraientzako ezezagunak diren kultura erreferentziak izan. Horretaz gain, lan testuinguruan aurkitu ditzaketen ohiko edo guztiz ezezaguna diren testuak barneratzeko gai izan behar dute; eta baita edozein testu mota interpretatzeko ere, bere kultura testuingurua edozein izanda ere.
Proba honetan hiru testu desberdin irakurri eta ulertu beharko dituzte eta horren ostean horien inguruko egia/gezurra formatuko edo aukera anitzeko galderez osatutako test bati erantzun beharko diote.
Atal honen iraupena ordu 1 eta 15 minutukoa da.
Idatzizko adierazpena, azken notaren %20a:
Hautagaiek egunerokotasunaren testuinguruan edozein gai edo egoeraren inguruan idazteko eta edozein gairen inguruan diktatzen dietenaren oharrak hartzeko gai direla nabarmendu beharko dute. Gainera, lan arloan txostenak zuzenki idazteko eta testu eta baliabide oso desberdinen inguruko oharrak hartzeko eta gero aurkeztu beharko dituzten zehaztasun handiko txostenak sortzeko gaitasuna dutela argi utzi beharko dute.
Proba honetan, ikasleek erakunde aztertzaileak ezarritako gai zehatz baten inguruko 300 hitzeko testu bat, edo bi, idatzi beharko dute eta aukera desberdineko testu-iruzkin bat egin beharko dute.
Atal honen iraupena ordu 1 eta 45 minutukoa da.
Egitura gaitasuna, azken notaren %20a:
Hautagaiek portugeseko gramatikak eskaintzen dituen mekanismo eta osagarri guztiak koherentzia osoz erabiltzeko eta aditz eta lexiko egitura guztiak behar bezala sortu eta erabiltzeko gaitasuna eskuratu dutela nabarmendu beharko dute. Proba honetan, bi testu bete beharko dituzte atal honi aurre egin aurretik jasotako argibideak jarraituz esaldiak aldatuz; eta hirugarren bat antolatu eta zuzendu beharko dute.
Atal honen iraupena ordu 1 eta 15 minutukoa da.
Entzunezko ulermena, azken notaren %20a:
Hautagaiek, egunerokotasuneko egoeretan telebista edo irrati programa gehienak ulertzeko ahalmena lortu dutela frogatu beharko dute; eta lan eta hezkuntza arloetan, aldiz, aipamen kultural edo umoristiko konplexuez osaturiko aurkezpen eta erakusketa desberdinak jarraitzeko gai direla nabarmendu beharko dute.
Proba hau hiru atal desberdinetan banatuta dago eta hiru kasuetan egia/gezurra formatuko edo aukera anitzeko galderez osatutako test bati erantzun beharko zaio: irrati saio baten zati bat entzun, lau solasaldi laburrei arreta jarri eta hitzaldi baten zati bat barneratu.
Atal honen iraupena 40 minutukoa da.
Ahozko adierazpena, azken notaren %20a:
Ikasleek egunerokotasunean aurkitu dezaketen edozein egoeraren aurrean portugesez ondo moldatzeko eta telefono dei luzeei aurre egiteko gai direla frogatu beharko dute. Lan arloan, aldiz, jarrerak edo eskakizunak sendotasunez mantentzeko eta bileratan ulermen arazorik gabe parte hartzeko ahalmena eskuratu dutela nabarmendu beharko dute. Eta hezkuntza arloan, berriz, gai baten inguruko beraien iritzia argitasunez azaltzeko eta hau kritikoki defendatzeko gaitasuna dutela argi utzi beharko dute.
Proba hau hiru atal desberdinetan banatuta dago: ahozko azterketaren aurretik jasotako gai baten inguruan solaskidearen kontrako iritzia defendatu, ekimen zehatz bat egiteko plan bat garatu eta aztertzailearekin elkarrizketa zuzen bat.
Atal honen iraupena 20 minutukoa da hautagai bikote bakoitzeko.