Elduaien akademia guztietako gure ikasleek aurretik jaso zuten protokoloan eta joan den astean blog honetan bertan argitaratu genuen artikuluan ikasturte berri honetan eskola presentzialak berreskuratzeko jarraitu behar ditugun segurtasun neurri guztiak azaldu genituen, baina orain indar handia egin nahiko genuke honen inguruan ahal dugun guztia zabaltzeko:

• Elduaiengo ikasle batek COVID-19aren sintomak badituakademiara ez etortzeko eskatuko zaio, baina baita guri berehala abisua ematea. Hortik aurrera, ikaslea gure plataforma berrian aktibatuko dugu, bere eskolak hartzen jarraitzeko aukera izateko, simultaneoki.

• Ikasle bat akademian dagoela COVID-19aren sintomarik agertuz gero, horretarako prestatutako isolamendu-eremu batera pasako da. Akademiak ikaslearen familiarekin harremanetan jarriko da ikaslea etxera eraman ahal izateko eta Osakidetzaren jarraibideak betetzeko.

• Ikasle batek positibo ematen badu, edo hauetako batekin kontaktu bat baieztatuz gero, ikasleari edo bere guraso edo tutoreei arren eskatuko zaie berehala jakinarazteko dagokion akademiari. Hortik aurrera, guk gure protokoloa eta Osakidetzaren gomendioak martxan jarriko ditugu eta ikasle hori plataforma birtualean aktibatuko dugu ikasleak klaseak jarraitu ahal izateko.

Etxean, Elduaienen akademien geletan bezala

Edozein arrazoigatik etxean gelditu behar diren ikasleei eskola birtualekin ikastaroa jarraitzeko aukera eskainiko zaie Elduaien akademia guztietan. Berdin du positibo bat bada, beste batekin kontaktua izan badu edo gaixorik edo COVID-19aren sintomekin dagoelako etxean gelditu bada.

Elduaien Hizkuntza Eskolarentzako gure ikasle guztien heziketa garrantzitsuena da eta hau bermatzen jarraituko dugu.

Gure eskola birtualak klase presentzialekin alderatuta ahal bezain berdintsuak izateko behar dugun ekipamendua inplementatu dugu.

Gure helburu bakarra ikaslea bere ikaskide eta irakaslearekin gelan bertan egongo balitz bezala sentiaraztea da. Horretarako, akademia bakoitzeko klase guztietan genituen ordenagailu eta pantaila handiei kamarak gehitu dizkiegu.

Honi esker, etxean dagoen ikasleak taldekideak eta irakaslea zuzenean ikusteko aukera izango du eta prestatu dugun ingurune birtualak audio eta bideo arazoak saihestuko ditu.

Ezerk ere ez gaitu guztiz salbu egongo garela ziurtatzen, baina guztion osasuna da kolokan dagoena eta ez dugu ezer ausaz utziko. Elduaienetik gure esku dagoen guztia egingo dugu arriskuak saihestu eta gure ikasleei ahal dugun segurtasun guztia eskaintzeko. Eta konfinatu behar badira, gurekin jarraitzeko aukera izatea eta klaserik galdu behar ez izatea izango dira gure lehentasun bakarra.