Goethe B1 alemaneko ziurtagiria
Bere izenak berak azaltzen duen bezala, Goethe-Zertifikat B1 ziurtagiria Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen konpetentzia eskalako sei mailetako hirugarrengoaren baliokidea da. Alemaneko hezkuntzan munduko erakunderik ospetsuena den Goethe-Institut-ek ematen duen bizitza osorako balioa duen titulu ofiziala da, azterketa bat helduentzako (16 urtetatik aurrera) eta gazteentzako (12 eta 16 urte bitartekoak) beste bat eskaintzen dituena.
Hala ere, edozein pertsona aurkeztu daiteke Goethe-Institut erakundeak antolatzen dituen azterketa guztietara, nahiz eta hautagaiak gutxieneko adina (gomendio bat besterik ez da) edo, noski, alemaniar nazionalitatea ez izan.
Goethe-Zertifikat B1 ziurtagiriak norberak alemana bere kabuz erabiltzeko gaitasuna ziurtatzen du eta bai helduen eta baita gazteen kasuan ere, eta beti aurreko ezagutzaren eta hizkuntza prestakuntzaren arabera, hautagaiek azterketa gaindituko dutela ziurtatzeko aurkeztu baino lehen 45 minutuko 350 eta 650 eskola bitartean jaso behar izan dituztela kalkulatzen da.
Goethe-Zertifikat B1 azterketa Alemanian bere unibertsitate aurreko ikasketak egin, lanpostu bat lortu edo bizi nahi duten gazte eta helduentzat zuzenduta dago. Ziurtagiri honek lortu duenak berarentzako ohikoak diren gaien (lana, ikasketak edo aisialdia, adibidez) inguruko hizkuntza normaleko elkarrizketa argi bateko puntu nagusiak ulertzeko gaitasuna frogatzen du. Gainera, hautagaia alemana hizkuntza nagusi bezala duten herrietara bidaiatzerakoan sortu daitezkeen egoera gehienetan moldatzeko gai dela adierazten du; baita eguneroko edo bere interesekoak diren gaien inguruan era sinple baina koherentean mintzatu daitekela ere. Titulua lortzen duena bere esperientzien edo bizi izan dituen egoeren inguruko informazioa eman, ametsak, desioak edo nahiak deskribatu eta azalpen laburrak eman ahal dituela ezartzen du.
Goethe Zertifikat B1ren atalak
Goethe-Zertifikat B1 azterketa lau zati desberdinetan banatuta dago: irakurketa ulermena, entzunezko ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko adierazpena (taldekako ahozko azterketa). Proba hau era berdinean egiten eta zuzentzen da mundo osoan zehar.
Lau modulu hauek banan banan edo elkarrekin gainditu ahal dira. Izan ere, lau moduluen ziurtagiri indibidualak titulu orokorraren balio berbera dute.
Azterketa hau Goethe-Institut, ÖSD (alemaneko diploma austriarra) eta Friburgo/Suitzako Unibertsitatearen arteko elkarlanaren ondorioa da eta Goethe-Zertifikat B1 edo ÖSD-Zertifikat B1 izendapearekin eskaintzen da mundu osoan zehar.
- Irakurketa ulermena (65 minutu): funtsezko informazioa eta xehetasun garrantzitsuak edo ikuspegi eta iritziak izan ditzaketen blogetako sarrerak, korreo elektronikoak, iragarkiak eta idatzizko azalpenak irakurri eta zeregin desberdinak egin behar dira hauen inguruan.
- Entzunezko ulermena (40 minutu): funtsezko informazioa eta xehetasun garrantzitsuak izan ditzaketen abisu publikoak, hitzaldi laburrak, elkarrizketa informalak eta irrati eztabaidak bezalako audioak entzun eta zeregin desberdinak egin behar dira hauen inguruan.
- Idatzizko adierazpena (60 minutu): testu pertsonalak, korreo elektronikoak edo gutun formalak idatzi behar dira eta foro baterako komentarioak edo iritziak azaltzen dituen testuak idatzi behar dira.
- Ahozko adierazpena (15 minutu, gutxi gorabehera): solaskidearekin eguneroko gai baten inguruan, adibidez bidai bat, hitz egin behar da. Horretaz gain, galdera batzuei erantzun behar zaie eta iritzi pertsonalak azaldu eta gomendioak eman behar dira. Ohiko gai baten inguruan aurkezpen libre bate gin behar da eta honen inguruko galdera batzuei erantzuna eman behar zaie.