Goethe C2: GDS alemaneko ziurtagiria

Bere izenak berak azaltzen duen bezala, Goethe-Zertifikat C2: GDS ziurtagiria Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen konpetentzia eskalako sei mailetako altuenaren baliokidea da. Alemaneko hezkuntzan munduko erakunderik ospetsuena den Goethe-Institut-ek ematen duen bizitza osorako balioa duen titulu ofiziala da eta helduentzako azterketa bakar bat eskaintzen du. Azterketa egiteko gutxienez 18 urte beteta edukitzea gomendatzen da.

Hala ere, edozein pertsona aurkeztu daiteke Goethe-Institut erakundeak antolatzen dituen azterketa guztietara, nahiz eta hautagaiak gutxieneko adina (gomendio bat besterik ez da) edo, noski, alemaniar nazionalitatea ez izan.

Goethe-Zertifikat C2: GDS ziurtagiriak alemaneko maila guztiz aurreratua ziurtatzen du eta bai helduen eta baita gazteen kasuan ere, eta beti aurreko ezagutzaren eta hizkuntza prestakuntzaren arabera, hautagaiek azterketa gaindituko dutela ziurtatzeko aurkeztu baino lehen 45 minutuko gutzienez 1.000 eskola jaso behar izan dituztela kalkulatzen da.

Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom (GDS) Alemanian ikasketak edo ikerketak egin eta bertan edo alemana hizkuntza bezala duten herrialdetan irakaslea izan nahi duten helduentzako alemaneko azterketa da. Ziurtagiri honek lortu duenak alemanez entzun edo irakurtzen duen ia guztia erraztasunez ulertzeko gaitasuna duela adierazten du eta, aldi berean, entzun edo irakutzen dituen informazioak laburtu eta ahoz argudioak eta azalpenak sortzeko eta era koherentean adierazteko gai dela frogatzen du. Tituluak hautagaiak naturaltasun, arintasun eta zehaztasun osoz hitz egiteko gaitasuna duela ezartzen du, eta baita egoera konplexuenetan ere xehetasunak adierazteko gai dela ere.

Goethe-Zertifikat C2: GDS tituluak 2012ko urtarriletik aurrera aurretik Goethe-Zertifikat ziurtagiria lortzeko beste hiru azterketak ordezkatu zituen: Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP), Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS) eta Großes Deutsches Sprachdiplom (GDS).

Goethe-Zertifikat C2Großes Deutsches Sprachdiplom (GDS) atzerritar ikasleei Alemaniako unibertsitate eta goi-mailako eskoletara sarbidea baimentzen die; eta herrialde askotan alemana irakasteko ziurtagiri baliogarria ere bada. Gainera, Alemaniako Errepublika Federaleko länder-ek hezkuntza munduan lan egin nahi duten pertsonentzako alemanaren ezagueraren titulazio bezala onartzen dute. Länder bakoitzaren Kultura edo Hezkuntza ministerioak, hezkuntza informazio bulegoak eta erregio edo eskualde gobernuak bezalako erakundeen bitartez informazio gehiago eskuratu daiteke.

Goethe-Zertifikat C2: GDS azterketaren atalak

Goethe-Zertifikat C2: GDS azterketa lau zati desberdinetan banatuta dago: irakurketa ulermena, entzunezko ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko adierazpena (taldekako ahozko azterketa). Proba hau era berdinean egiten eta zuzentzen da mundo osoan zehar.

Lau modulu hauek banan banan edo elkarrekin gainditu ahal dira. Izan ere, lau moduluen ziurtagiri indibidualak titulu orokorraren balio berbera dute.

Irakurketa ulermena, entzunezko ulermena eta ahozko adierazpenaren moduluak zentro aztertzailean zuzentzen dira, baina idatzizko adierazpenaren moduluaren zuzenketa Goethe-Institut-eko azterketa departamentuak zuzentzen du.

Literaturarekin erlazionatutako idatzizko adierazpenaren moduluko zereginak Municheko Ludwig-Maximilians-Universität-ekin elkarlanean landu dira.

  1. Irakurketa ulermena (80 minutu): testu espezializatuak, komentarioak, erreportaiak eta iragarkiak irakurri eta zeregin desberdinak egin behar dira hauen inguruan. Ahaleginik egin gabe testuak ulertu behar dira, nahiz eta abstraktuak izan hauen eduki edo mintzairagatik, eta aldi berean esanahi inplizituak barneratu beharko dira.
  2. Entzunezko ulermena (35 minutu, gutxi gorabehera): komunikabideetako txosten edo erreportaiak, solasaldi informalak, abiadura normalean adituei egindako elkarrizketak eta antzekoak entzun eta zeregin desberdinak egin behar dira hauen inguruan.
  3. Idatzizko adierazpena (80 minutu): atal desberdinetan banatutako txosten labur bat egin beharko da eta segidan, literaturarekin erlazionatutako edo gai orokor baten inguruko egitura aproposa eta literatura aipamen batentzako estilo zuzena duen testu bat idatzi beharko da. Bi gai orokor eta literaturarekin erlazionatutako beste bien artean aukeratzeko beta izango da, azken hauetako bat aurreikusitako zerrendaren barne egongo dena. Lau gai horietako bat aukeratu beharko da.
  4. Ahozko adierazpena (15 minutu, gutxi gorabehera): gai konplexu (adibidez, globalizazioa) baten inguruan azalpen bat burutu beharko da eta honen inguruan egingo dizkiguten galderei erantzuna eman beharko zaie, argudioak argitasunez azalduz. Gainera, beste gai desberdin baten inguruko eztabaida bat burutu beharko da, alde edo kontran izanda, eta norberaren iritzia defendatu beharko da, solaskidearen kontrako argudioei erantzuna bilatuz eta gai honen inguruko gure iritzia ona delaz konbentzitzen saiatu beharko da.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.