Hizkuntza bat azkar ikasi nahi duzu, baina zure airera? Ikasi nahi duzunean eta nahi duzun tokian gure online ikastaroekin.

Helburuak dituzten enpresen hizkuntz ikastaroak

Lanari zehazki loturiko hizkuntza gaitasunak lantzeko ikastaro espezifikoak dira.

1. Bezeroarenganako arretarako hizkuntza ikastaroa (ingelesez, frantsesez edo alemanez eskuragarri) 30 ordu.

Ikastaroaren helburua: bezeroarenganako arretan sortutako egoerak egoki, zuzen eta arintasunez konpontzeko gai izatea aukeratu den hizkuntzan, oinarrizko lau gaitasunak garatuz: ahozko eta idatzizko adierazpena, ahozko eta idatzizko ulermena.

2. Zuzendaritzaren laguntzarako hizkuntza ikastaroa (ingelesez, frantsesez edo alemanez eskuragarri) 60 ordu.

Ikastaroaren helburua: Aukeratutako hizkuntzan informazioa interpretatzea, hitzaldiak, foro eta beste ekitaldi profesionalak, beharrezkoa denean zuzendaritzaren bitartekaritzan edo laguntzaile moduan, dagozkion komunikazioen kudeaketa burutzeko. Agiri profesional eta teknikoak hizkuntza horretan interpretatzeko gai izatea, zabalak eta konplexuak izanik ere, zuzendaritzaren laguntzarekin loturiko jardueretan, erabaki hartzean laguntzeko oinarrizko ezaugarriak identifikatuz.

3. Nazioarteko marketin eta salerosketarako hizkuntza ikastaroa (ingelesez, frantsesez edo alemanez eskuragarri) 100 ordu.

Ikastaroaren helburua: ahozko komunikazioaren informazioa interpretatzeko gai izatea aukeratutako hizkuntzan, erraztasunez eta bizkor, herrialde ezberdinetako bezero/hornitzaileekin kudeaketa eta harremanak arintzeko, aurrez-aurre edo urrutitik. Nazioarteko merkataritzako berezko dokumentuak interpretatu eta produzitzeko gai izatea, nazioarteko bezero/hornitzaileekin operazio eta kudeaketan hartu behar diren erabakietarako informazio esanguratsua ateraz.

4. Merkataritza jardueretarako hizkuntza ikastaroa (ingelesez, frantsesez edo alemanez eskuragarri) 90 ordu.

Ikastaroaren helburua: Salmenta jarduerak burutzeko beharrezkoak diren ezagupenak lortzea: bezeroarenganako arreta, salmenta teknikak eta idatzizko komunikazio komertziala, guztia dagokion hizkuntzan adierazia. Hizkuntza ezberdinetan merkataritza jarduerekin lorturiko agiri eta inprimakiak idatzi eta betetzeko beharrezkoak diren hiztegia eta oinarrizko hiztegi, sintaxi eta ortografia arauak ezagutzea.

5. Turismorako hizkuntza ikastaroa (ingelesez, frantsesez edo alemanez eskuragarri) 90 ordu.

Ikastaroaren helburua:

  • Bezero eta hornitzaileek adierazitako ahozko mezuak interpretatzeko gai izatea hizkuntza maila ertain batean, zerbitzu egokia emateko helburuz, bezeroaren gogobetetasuna lortzeko, salmentak gauzatzeko eta bere alorreko profesionalekin informazioa elkartrukatzeko.
  • Konplexutasun ertaineko dokumentuak interpretatzeko gai izatea aukeratutako hizkuntzan, informazio gehiago lortu, prozesatu eta beharrezko akzioak burutzeko.
  • Bezero eta hornitzaileekin hizkuntza horretan komunikatzeko gai izatea, aurrez-aurre edo urrutiko egoeretan.
  • Aukeratutako hizkuntzan konplexutasun ertaineko dokumentu idatziak produzitzeko gai izatea bere eginbeharrak modu eraginkorrean betetzeko eta bere jarduerari dagozkion akordioak bermatzeko, bere lan alorrari berezkoa zaion hiztegi zabala erabiliz.
  • Ahoz naturaltasunez komunikatu ahal izatea, bezero edo hornitzaile batekin edo gehiagorekin, zerbitzu turistikoak ematen.