HAEE-IVAP: Hizkuntza ziurtagiria Prestatu gurekin
Administrazioko langileei beraien lanean euskaraz jardun ahal izateko eskatzen zaien agiria da. HAEE-IVAPen ardura da hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko proben edukia eta forma zehaztea, eta azterketa gainditutakoan berak ematen ditu agiriak.
Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko ohiko bideak hauek dira: administrazioan lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan egiten diren probak. IVAPek berariaz helburu horretarako administrazioko langileei egiten dizkien deialdiak.
- 1. Hizkuntza Eskakizuna (1.HE): Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 mailaren baliokidea da.
- 2. Hizkuntza Eskakizuna (2.HE): Maila ertaina adierazten du. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 mailaren baliokidea da.
- 3. Hizkuntza Eskakizuna (3.HE): Maila aurreratua adierazten du. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea da.
- 4. Hizkuntza Eskakizuna (4.HE): Maila bikaina adierazten dut eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C2 mailaren baliokidea da.
- Hezkuntza sistemako hizkuntza eskakizunak: hezkuntza sistemako irakasleei zuzenduta daude. 2 maila bereizten dira: 1. HE (B1 maila) eta 2. HE (B2).
Hizkuntza eskakizunen araberako ebaluazioan lau hizkuntza trebetasunak balioztatzen dira, entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena, guztiak gainditu behar direlarik edozein profil egiaztatzeko, azterketa saio berean gainera.
Azterketa egin baino lehen atariko proba gainditu behar da. Hizkuntza-eskakizunetara aurkeztu ahal izateko euskararen gutxieneko ezagupen-maila izan behar da. Gutxieneko ezagupen-maila hori atariko probaren bidez neurtuko da.