Zure enpresarentzat hizkuntza plana garatu, hautaketa probak burutu edo nazioartekotze prozesu bat egiteko asmoa baduzu, behar duzun hizkuntza aholkularitza eskaintzen dizugu!

Enpresen hizkuntza trebakuntza plana

Zure enpresako hizkuntzen formakuntza barne hartzen duten prozesu guztiak modu integralean kudeatzen laguntzen dizugu:

  • Hizkuntza planaren garapenean. Enpresaren maila eta beharrak balioztatu ondoren, formakuntza plan bat proposatzen dugu, banakoari edo taldeari egokitua.
  • Mailaketa proba eta hautaketa prozesuetan. Mailaketa probak prestatzen ditugu bai langile bai hautagai berrientzat, hizkuntzaren ezagutzaren ebaluazio pertsonalizatua izateko.
  • Komunikazio harremanen ebaluazioan. Barne zein kanpo komunikazioetan egiten den hizkuntzen erabilpenaren analisia burutzen dugu eta komunikazio prozesuak hobetzeko plan espezifikoak diseinatzen ditugu.
  • Nazioartekotze prozesuetan. Prozesuan zehar hizkuntzari dagozkion alderdien inguruan prest izateko enpresei aholkua ematen diegu eta beste hizkuntza edo herrialde batean lan egin eta beste kulturekin harremanetan moldatzeko prestatzen ditugu.