Etxetik edo lanetik gertu dagoen eskola bat nahi duzu? Ordutegi zaila duzu? Gipuzkoan ditugun 16 eskoletan ikastaroak eskaintzen ditugu, ordutegi malguetan  zure erritmora egokitzeko.

Enpresetarako hizkuntza eskolak

Hizkuntza ikastaro orokorrak eskaintzen ditugu, banakoak edo taldean, Gipuzkoan 16 eskoletan.

Gure eskoletan ematen dira ordutegi zabalean (7:00etatik 22:00etara), taldean zein bakarka hizkuntza askotan (ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa, espainiera, euskara, txinera, arabiera, errusiera, greko modernoa zein aitzinakoa, etab.)

Ikastaro modalitate ezberdinak daude:

  • One to One ikastaroak: ikasleak banako eskolak jasotzen ditu.
  • Talde ikastaroak: ikasleak eskolak talde txiki batean jasotzen ditu.
    • Irakaskuntza metodo pertsonalizatua eskaintzen dugu. Talde bakoitzarentzat metodo esklusiboa garatzen dugu, enpresarekin batera ezarritako helburuen arabera eta mailaketa probaren emaitzetan oinarrituz.
    • Ikasle bakoitzaren ikastaroaren inguruko asistentzia eta errendimendu-txosten zehatzak burutuko ditugu. Hilabete bakoitzaren bukaeran enpresak ikasleen etortzeen txostena jasotzen du eta hiruhileko bakoitzean eskolen jarraipen eta probetxu-txostena. Gure ebaluazioen bidez ikaslearen errendimendua neurtzen dugu eskoletan lantzen diren hizkuntzaren alor guztietan.

1. Ahozko eta idatzizko adierazpena

2. Ahozko eta idatzizko ulermena

3. Hiztegia

4. Gramatika