Ikastaro bakoitza zure erritmora eta beharretara egokituta diseinatzen da, hizkuntzak modu naturalean eta eraginkorrean barneratzeko. Baina ikasteaz gain, helburu zehatzak dituztenentzat ere erantzun ezin hobea dugu: esperientzia handiko irakasleekin, maila bakoitzeko azterketa ofizialak prestatzeko saio espezifikoak eskaintzen ditugu arrakasta ziurtatzeko.

Aurtengo berrikuntza nagusietako bat irakasle izateko bidean daudenentzako hezkuntzako oposaketak prestatzeko ikastaro trinkoa da, 2027ko iraileko erronkari begira.

Horrez gain, ikasle gazteenei begira, Lehenengo Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza nahiz Batxilergoko eskolako ikasgaietako errefortzu pertsonalizatua eskaintzen dugu zailtasun akademikoak gainditzeko.

Formakuntza, ordea,  ez da ikasgeletan amaitzen; enpresetan ere lan-munduko eta sektore ezberdinetako beharretara egokitutako prestakuntza malgua ematen dugu. Izan ere, hizkuntza bat ikastea ez da soilik gramatika edo hiztegia; zure munduari beste leiho bat irekitzea da.

Eman nahi duzun kolorea eta tonua zure etorkizunari!