HSK 1 txinerako ziurtagiria
HSK 1 ziurtagiria txineraren ezagueraren ebaluatzeko azterketak egin eta gero eskuratzen da. Bizitza osorako balioa duen titulu ofiziala da eta txineraren gaitasun eta ahalmen desberdinak ebaluatzen ditu.
HSK 1 ziurtagiria txineraren oinarrizko ezagutzaren lehen mailari dagokio eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen A1 lehenengo mailaren baliokidea da.
Helburua: hautagaiaren txinerako hitzak esaldi errazetan ulertu eta erabiltzeko gaitasuna neurtzea.
Azterketara aurkezteko, eta gehien bat gainditu ahal izateko, txinerako 150 karaktere piktografiko menperatzea beharrezkoa da, horretarako seihileko batean zehar astero mandarin txinerako 2 eta 3 ordu artean jaso behar izan direlarik.
HSK 1 ziurtagiria eskuratzeko azterketak ordu 1 eta 35 minutuko iraupena du. (Azterketa orrian datuak betetzeko denbora ere honen barne dago)
Entzunezko ulermena: 20 galdera - 15 minutu - 100 puntu
Egitura: 4 ariketa, bakoitza 5 galderaz osatuta. 15 minutuko tartea daukazu ariketa bukatzeko. Gero beste 3 minutu eskainiko dizkizute zure erantzunak erantzun orrira pasatzeko.
Grabazio bakoitza bi aldiz entzungo da.
Irakurketa ulermena: 20 galdera - 17 minutu - 100 puntu
Egitura: 4 ariketa, bakoitza 5 galderaz osatuta. 17 minutuko tartea daukazu galdera guztiei erantzuteko (hasieratik erantzun orrian idatzi beharko dituzu zure erantzunak).
Esaldi guztiak txineran eta Pinyin karakteretan idatzita daude.
Azterketa gainditu eta HSK 1 txinerako ziurtagiria eskuratzeko gutxienez 200/120 puntu eskuratu behar dituzte hautagaiek.