Edonor matrikula daiteke eta Gipuzkoako Txinatar Institutuak antolatutako azterketak egin ditzake.
Titulazio hau beharrezkoa da Txinako fakultateetan sartzeko, eta oso erabilgarria da Asiako herrialde honekin harremanak edukitzeko eta lan egiteko, txinera menderatzea eskatzen duten erakundeek eta enpresek titulu hau onartzen dutelako.
Ikasle guztiak idatzizko sei azterketetako edozeinetara aurkez daitezke. Horretarako, oinarrizko mailan (A1) 150 hitz eta 6. mailan (C2) 5.000 hitz baino gehiago ezagutu behar dituzte.
Ariketa mota berdin-berdina da HSK ziurtagirien azterketa desberdinetan; hau da, argibideak berdinal dira. Aldatzen dena ariketa hauen zailtasuna da. Izan ere, 6. mailara hurbildu ahala, esaldiak luzeagoak izaten dira, gramatika zailagoa eta hiztegiko hitzak ere zabaltzen dira. Azaldu behar da HSK mailaketa azterketa guztien ariketa bakoitzean adibide bat ematen zaiola hautagaiari pixka bat laguntzeko. Irakurketa ulermenaren eta idatzizko adierazpenaren probatan ariketa desberdinak nahi den ordenean egin daitezke.
HSK tituluen azterketak nahiko laburrak dira beste hizkuntzetako ziurtagirien probekin alderatuta. Izan ere, lehenengo mailako azterketa 35 minutuko iraupena du eta seigarren mailakoa 2 ordu eta 20 minututan egin daiteke. Lehenengo bi mailatan, lehenengo atalaren bukaeran 3 minutu gehiago izango dituzu zure erantzunak erantzun orriab idatzi ahal izateko; eta hurrengo mailetan, tarte hori bost minutukoa izango da.