Nerabezaroa etapa garrantzitsua da ingelesaren ikaskuntza prozesuan, etorkizunari begira prestakuntza egokiak ate asko irekiko dizkie eta.
Gazteentzako ingelesezko klaseak
Elduaien Hizkuntza Eskolan nerabeentzako klaseak dinamikoak eta parte -hartzaileak dira, irakasle adituen inplikazio altuari esker eta nerabeen ezaugarri bereziei egokitutako metodologia diseinatu dugulako.
Eduki didaktiko jorratuen bitartez eta ikaskuntzari aplikaturiko azken teknologiaren laguntzarekin, ikasleen partaidetza eta motibazioa bultzatzen ditugu ikasturte bakoitzean helburu zehatzak lortzeko.
Horrez gain, Elduaien, Cambridge English azterketak egiteko baimendutako zentroa denez ingeleseko ziurtagiriak lortzeko prestakuntza abantailatsua eskaintzen die ikasleei. Garai honetan KET, PET, FIRST, ADVANCED eta PROFICIENCY ziurtagiriak lortzen laguntzen diegu ikasleei.
Irakasle gehienak Cambridge English aztertzaile ofizialak dira eta azterketak prestatzen adituak. Eta gainera, gure ikasleak diren guztientzat abantaila bereziak ditugu, azterketa matrikula gurekin egitean, bere ohiko orduen bikoitza jasotzen dute guztiz doan azterketa sakonago prestatzen laguntzeko.
ABANTAILAK
- Ikasleari atzerrian ikasteko aukera ematen dio, abantaila akademikoa izanik.
- Etorkizunean lan aukerak zabaltzen laguntzen du
- Maila pertsonalean, elkarrekintza gaitasunaren garapen nabaria.
- Alderdi kulturalean, pentsamendua zabaltzea eragingo du.
- Munduan zehar komunikatzeko gaitasuna ematen dio.
HELBURUAK
- Ezagupen oinarri egonkorra finkatzea ingelesaren hiztegi, gramatika eta komunikazio edukiei dagokienez.
- Hizkuntzaren bost gaitasunak sakon garatzea: entzumena, irakurmena, idazmena, komunikazioa eta interakzioa.
- Ikastetxean jasotzen duten ikaskuntza errepasatu, lagundu eta zabaltzea
- Garapen pertsonal eta profesionalean laguntzea.
- Ikasleek Cambridge English ziurtagiri ofizialak lortzea. KET, PET, FIRST, ADVANCED edo PROFICIENCY azterketak gainditzeko prestakuntza onena eskainiz.
ELDUAIEN METODOLOGIA
Elduaien Hizkuntza Eskolak 13-18 urte bitarteko ikasle nerabeen berezitasunei egokitutako metodologia berezia diseinatu dut. Bere burua identifikatu dezaketen edukiak erabiliz eta hizkuntzarekiko motibazioa sortuz.
Gure metodologien ezaugarri batzuk:
- Hizkuntzaren gaitasun guztiak lantzen dira: ahozko adierazpena, idatzizkoa eta entzutezko ulermena, irakurmena eta elkarrekintza. Helburu nagusietako bat elkarrizketa mailan ulertzeko eta komunikatzeko gaitasuna garatzea delarik.
- Klaseak dinamikoak eta interaktiboak dira.
- Egungo gaiak erabiltzen dira klasean ingelesa bizitza errealeko egoeretan erabiliz eta parte hartzea bultzatuz.
- Gela guztietan azken teknologia berrienak integratzen ditugu, eduki digitalen bitartez ikaskuntza dinamikoa eta erakargarriago izan dadin beraientzat.
- Gramatika, hiztegia eta ahoskera sakon lantzen dira.