Ikasle helduek arrazoi ezberdinak izaten dituzte ingelesa ikasteko. Ikaslearen helburua edozein dela, Elduaien Hizkuntza Eskolak ikaslearen beharretara egokitutako prestakuntza aukera anitzak eskaintzen dizkio.
Ingelesez helduentzako eskolak
Talde txikiak eta ordutegi malguak eskaintzen ditugu helduen ordutegi ezberdinei egokitzeko asmoz.
ZERTARAKO?
- Beste herrialdetako pertsonekin komunikatu ahal izateko.
- Lana aurkitzeko, karrera profesionala garatu edo lan aukerak zabaltzeko behar den prestakuntza izateko.
- Atzerrira bizitzera, lan egitera edo oporretara joatean komunikatu ahal izateko
- Ingeles maila ziurtatzen duen titulu ofiziala lortzeko.
- Eta orokorrean, mundu osoan komunikatzen laguntzen duen hizkuntza menderatzeko.
ELDUAIEN METODOLOGIA
Helduentzako ikastaroak dinamikoak eta parte-hartzaileak dira, batez ere komunikazio gaitasuna garatzera zuzenduak.
Elduaien Hizkuntza Eskolak adin honetako ikasleei egokituriko metodologia berezia eta edukiak diseinatu ditu eta ikaskuntzari aplikaturiko azken teknologiaren laguntzarekin, ikasleek epe laburrean bere helburuak betetzea lortzen dugu.
Horrez gain, Elduaien, Cambridge English azterketak egiteko baimendutako zentroa denez ingeleseko ziurtagiriak lortzeko prestakuntza abantailatsua eskaintzen die ikasleei, KET, PET, FIRST, ADVANCED eta PROFICIENCY ziurtagiriak eskuratzen lagunduz.
Irakasle gehienak Cambridge English aztertzaile ofizialak dira eta azterketak prestatzen adituak. Eta gainera, gure ikasle diren guztientzat abantaila berezia eskaintzen diegu azterketa matrikula gurekin egitean, bere ohiko orduen bikoitza jasoko dute guztiz doan azterketa sakonago prestatzen laguntzeko.
HELBURUAK
- Ingeles maila hobetzea eta komunikazio gaitasuna arintzea.
- Hizkuntzaren maila guztietan segurtasuna izatea.
- Garapen pertsonal eta profesional hobea lortzea.
- Norberak dituen hizkuntza helburuak lortzea.
- Ingeles ziurtagiri ofizialak lortzea. KET, PET, FIRST, ADVANCED ,PROFICIENCY, IELTS, TOELF etab. bezalako azterketak gainditzeko prestakuntza onena eskainiz.
IKASTAROAK
- Orokorrak: hastapen mailatik C2 maila arteko ikastaroak, norbere ingeles maila landu eta hobetzeko, astean 2 edo 3 saio eginez.
- Trinkoak: hizkuntza maila azkarrago hobetzeko edo azterketa prestakuntza zehatza egiteko egokiak. Astean saio gehiago egiten dira eta egun bakoitzean 2-3 ordu.
- Azterketa prestakuntza: ingeleseko ziurtagiri ofizial ezberdinak lortzeko bereziki diseinaturiko ikastaroak dira. KET, PET,FIRST, ADVANCED, PROFICIENCY, IELTS, TOELF etab.
- Ingeles profesionala (Business): lanpostu zehatz bati edo lan sektore espezifiko bati loturiko gaietan ziurtasunez moldatzen laguntzeko diseinaturiko ikastaroak dira.
- Conversation: ahozko komunikazioan jarioa eta arintasuna lortzeko bereziki pentsatutako klaseak dira. Irakasle natiboekin eguneroko egoera ezberdinetan erraztasunez komunikatzen ikasiko dute ikasleek.
- Beste ikastaro batzuk:
- Irakasleentzako ikastaroak
- Hobaridun ikastaroak
- Atzerriko programak