Liddington PGL kirol eta abentura anitzeko gunea da. Naturan dago, Swindonen, Bath-etik gertu. Kirol- eta abentura-instalazio bikainak ditu: 11 futbol- eta errugbi-zelai, eskalada-murrua, arku-tiroa, raftinga edo abseilinga, eta baso eta naturaren artean bi lakuk, ezin hobea egiten dute kirola eta abentura maite dituztenentzat.
Ikasi ingelesa natura betean!

PROGRAMA
Datak
Ekainaren 28tik abuztuaren 9ra
Adina
10 - 17 urte
Ingeles ikastaroa
Astean 15 ordu.
Kirol aukera
Futbola: 12 ordu astean.
Ostatua
Egoitzan, nazionalitate desberdinetako ikasleekin ostatua partekatuz eta bainu pribatuarekin. Mantenu osoa.
Programa soziala
Kultur, kirol eta abentura jarduerak, baita gau-ekitaldiak ere egunero: mini-olinpiadak, diskoa, karaokea eta askoz gehiago. Egun osoko txango bat eta astean egun erdiko beste bat: Bath, Londres Tamesis ibaian barna, Oxford edo Windsor Castle.
Programaren barne
Erresuma Batuan iritsiera eta itzulera lekualdatzea, ingeles ikastaroa, ostatua egoitzan, mantenu osoan, gizarte programa, aseguru medikoa eta Leaders motxila.

Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.