Los Angeles Kaliforniako hiri handiena da eta Estatu Batuetako bigarrena. Kaliforniako hego kostaldean kokatua dago Mexikoko mugatik iparraldera 120 km inguru.
Los Angeles bisitatzea zinema eta ikuskizunen munduan sartzea da, Hollywood, non Ospearen Pasealekua eta Beverly Hills edo Santa Monikako hondartza aurkitzen diren. Guztiak milaka aldiz amerikar filmetan ikusi izan ditugun lekuak dira. Hiriak eskaintza kultural zabala du, zineaz gain, musikaren industriarena edo arte-gune garrantzitsuena, dozenaka museo, arte galeria eta antzoki daude konderriko edozein auzotan banatzen direnak.
Kirolarekin ere oso gogotsu dagoen lekua da, liga nazionaletan lehiatzen diren talde handiez gain, saskibaloiko Los Angeleses Lakers-ak, esaterako, bertan gaur mundu osoan praktikatzen diren kirol berriak jaio ziren, hondartza boleia edo windsurfa bezala.

Ingeleseko ikastaro trinkoa helduentzat Los Angelesen
Ingeles ikastaro trinkoa udan helduentzat Los Angelesen. Elduaien

PROGRAMA

Datak
Urte osoan eskuragarri.
2 - 48 aste.

Ingeles ikastaroa
15 ordu astean. Ikastaro trinkoak edo eskola gabeko programa egiteko aukera.

Ostatua
Bertako familiekin.
Apartamentuan.

Programa soziala

Jarduera programa: Los Angeleseko erdiguneari bisita, Hollywood, Beverly Hills, filma garrantzitsu baten estreinaldian izarrak ikustea eta UCLA bisitatzea.
Asteburuko bidaietan San Frantzisko, San Diego, Kainoi Handia, Las Vegas eta beste interesgune batzuk bisita daitezke.

Hegaldia eta garraioak
Hegaldia eta garraioak ez daude prezioaren barne.

Izena emateko azken data
Irteera eguna baino 4 aste lehenago.

Leaders

Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.