New York azken urteetan, eta merezimenduz, munduko hiriburu ekonomiko eta kultural garrantzitsuena bihurtu da. New Yorkek konta ezin dezakegun aparteko giro eta bizi estiloa eskaintzen ditu, bizi egin behar da eta disfrutatu. Broadwayko musikal batera joan, Times Squaren gaua igaro, Brooklyngo Zubia alderik alde zeharkatu, Bosgarren Etorbidean erosketa arratsalde batez gozatu edo Wall Streeten broker bat bezala sentitu, Central Parketik paseatu, Askatasunaren Estatua edo Empire State bisitatzea dira New Yorken bakarrik egin daitezkeen gauzetako batzuk.

Ingeleseko ikastaro trinkoa helduentzat New Yorken
Ingeles ikastaro trinkoa udan helduentzat New Yorken. Elduaien

PROGRAMA

Datak
Urte osoan eskuragarri.
2 - 48 aste.

Ingeles ikastaroa
15 ordu astean. Ikastaro trinkoak edo eskola gabeko programa egiteko aukera.

Ostatua
Bertako familiekin.
Egoitzan.

Programa soziala

Jarduera ezberdinak arratsaldero: movie night, Central Parken askaria, Jazza zuzenean, New York Transit Museum, karaokea, Broadwayko komedia, Momara bisita…

Hegaldia eta garraioak
Hegaldia eta garraioak ez daude prezioaren barne.

Izena emateko azken data
Irteera eguna baino 4 aste lehenago.

Leaders

Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.