Ondorengo ikastaroa erabat praktikoa da, parte-hartzaileek aditu baten laguntzarekin ikasgelan erabili beharreko ikas-materiala ingelesez sortzeko. Era horretan, beren lanean erabili ahal izango dute material hori guztia.

 

English klaseak profesionalentzat

Ikastaroaren helburuak

  • Komunikazio estilo ezberdinak identifikatzea eta ulermena nola hobetu daitekeen aztertzea, elkarrekin modu egoki batean ulertzeko.
  • Gorputz-hizkuntzaren eta ahots-tonuaren garrantzia aztertzea, komunikazioa eraginkorra izan dadin.
  • Hartzailarentzat modu eraginkor eta erakargarri batean mezuak helaraztea (ahoz eta idatziz).
  • Parte-hartzaileak bere eskolan erabiltzen duen material didaktikoa kalitatezko ingelesez mailarekin sortzea ondoren ikasgelan erabiltzeko.
  • Sortutako material didaktikoa aplikazio teknologikoekin osatzea, irakatsi beharreko edukia modu eraginkor eta arinago batean azaltzeko.
  • Norberaren ingeles maila sendotzea.
  • Bakoitzaren indarguneak profesional bezala finkatzea eta indartzea.

Nori zuzenduta:

Ikastetxeetan (LH, BH, Batxilergoan edo Lanbide Heziketan) lanean aritzen diren profesionalentzat eta beren eskolak ingelesez ematen dituztenentzat.

Parte-hartzaileek betebeharreko baldintzak:

Ingeleseko B2 edo C1 maila izatea.

Ezaugarriak

  • Ikastaro praktikoa
  • Parte-hartzaile bakoitzak eduki didaktiko propioa landu ahal izango du.
  • Sortutako materiala, tresna digitalekin ezberdinekin osatuko da. 
  • Norberak bere ingeleseko maila sendotzeko aukera izango du.

Datak, ordutegia eta ikastaroaren iraupena

  • Hasiera data:  2018/02/24 - Amaiera data: 2018/06/23
  • Ordutegia: Larunbatetan 9:00etatik 12:00etara

Lekua:

  • Tolosako eta Donostiako Elduaieneko eskoletan.

Ikastaroaren edukia:

 SARRERA

B2/C1 mailaren deskribapena Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera

1 modulua

  • Factual writing
  • Egungo ingeleseko metodologien terminologia
  • Ingelesezko informazioa bilatzeko baliabide teknologikoak
  • Ahozko aurkezpenak egiteko aplikazio teknologikoak
  • Sarean dauden ingelesezko baliabide eta hiztegiak

2      modulua

  • Ingeleseko fonemen bereizketa
  • Connected speech
  • Stress-time languages
  • Ohiko akatsak
  • Ingeleseko ahoskera lantzeko baliabideak bertakoak ez direnentzat

3 modulua

  • Ahozko aurkezpen arrakastatsu baten egitura
  • Ahotsaren tonua eta proiekzioa
  • Gorputz-hizkuntza
  • Entzute aktiboa