Exekutibo eta profesionalak nazioarteko eta negozio egoeretan moldatzeko gai izan daitezen bizkor prestatzeko beharra baduzu, gure mintegi laburrek behar dituzun emaitzak emango dizkizute!
Zuzendaritza eta profesionalentzako tailerrak
Denbora gutxi izanik, egoera konkretuetan moldatu ahal izateko bere hiztegia, esamoldeak eta estrategiak hobetzeko beharra duten exekutibo eta profesionalentzako prestakuntza mintegiak antolatzen ditugu.
Aukera ezberdinak eskaintzen ditugu:
- Negozio mintegiak: ikastaro monografikoak, interaktiboak eta dinamikoak, negozio gaiekin lotutako alorrak lantzen dituztenak. Eskuragarri ditugun mintegien artean: aurkezpenak, negoziazioak eta nazioarteko bilerak.
- Trebetasun espezifikoen mintegiak: ingurune kulturaniztun eta eleaniztunetan mugitu behar duen profesionalaren gaitasuna hobetzea dute helburu. Hainbat gai espezifikoei buruzko kontzeptu eta joera berrienetan oinarrituz, enpresari bere langileak alor jakin batean, hizkuntza horretan, prestatzea ahalbidetzen dio. Adibidez: proiektuen garapena, jende aurrean hitz egitea, hizkuntza finantzarioa eta legala, administraziorako, kudeaketarako eta giza baliabideetarako hizkuntza.