PLIDA ziurtagiria (Progetto Lingua Italiana Dante Alighieri)

Italiar hizkuntzaren gaitasuna egiaztatzeko titulu  ofiziala.  PLIDA  ziurtagiria  Lan  eta  Gizarte  Politiken  Ministerioak  onartuta dago.

Europako Kontseiluak ezarritako sei mailen eskalari egokitzen zaio ziurtagiri hau, italieraren gaitasuna atzerriko hizkuntza gisa egiaztatzen duena. PLIDAren A1 maila bat dator Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailarekin. Eta mailaz mailako baliokidetasunak ezartzen dira: gorena PLIDA C2 da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C2ri dagokiona.

Horretaz gain, PLIDAk bi ziurtagiri berezi ematen ditu:

  • PLIDA JUNIOR:  13 eta 18 urte arteko gazteentzat da eta PLIDA arruntaren egitura eta balio berberak dauzka, baina probak sortzeko gazteen esperientziatik hurbil dauden testuinguruak erabili dira (eskola, kirola, aisialdia, etab). PLIDA Juniorraren mailak A1etik B2ra doaz, eta esparruaren lehenengo bost mailei dagozkie.
  • PLIDA HELDUAK:  A1-B2 mailen bitartean doaz eta azken mailak (C1 eta C2) eremu profesionalean trebatzeko dira. 
  • PLIDA COMMERCIALE: merkataritza-gaien   inguruan   italiera   darabilenari egokitutakoa.  Esparru  Bateratuan  aurreikusitako  hiru  mailen  gaitasuna  dago aurreikusita: B1, B2 eta C1.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.