Elduaien hizkuntzak hitzak baino gehiago diren tokia dela esaten dugu beti gurean eta ez daukagu inongo zalantzarik, noski, San Sebastian Egunak hitzek ere azaldu ezin ditzaketen sentimenduak sortzen dituela eta zaila egingo zaigula aurtengo ordezko hau onartzea. Merezi du ahalegina. ZORIONAK!!! Eta ez etsi, 2022an balantza orekatuko dugu-eta!!!
Bagera! Gu ere bai!
‘Gu beti pozez, beti alai!‘, dio gero San Sebastian Martxak, baina aurten ez da erraza izango alaitasun horrekin egun handi hau bizitzea. Ezin izango dugu gure konpainiarekin desfilatu eta San Sebastian eguna behar den bezala ospatu; ezta familia edo lagunekin ohi bezala elkartu.
Baina zoritxarrez azken 10 hilabete hauetan ohitzen ari gara horrelako ospakizunak eta beste hainbat gauza era oso desberdinean bizitzera. Neurri guzti hauen helburu bakarra hurrengoan hau eta beste hainbeste jai guztiz gozatu ahal izatea da, horretan pentsatu behar dugu.
Luzatu dute deialdia gauerdian balkoi eta leihoetatik San Sebastian Martxa elkarrekin jotzeko eta horrekin konformatu beharko dugu. Bakoitzak ahal duen tresnekin, saiatuko gara hiriko egunik berezienari merezi duen ohorea egiten Sarriegi maisuaren ereserki paregabearekin.
Bezperan donostiar eta azpeitiarrok sentitzen dugun urduritasuna, jotzen hasi aurretik gorputzaz jabetzen den zirrara, zorion hutsak gure aurpegian marrazten duen irribarrea, gurekin ez daudenetaz oroitzean erortzen zaizkigun malkoak… ez dira beti bezala izango.
Izan ere, Elduaien hizkuntzak hitzak baino gehiago diren tokia dela esaten dugu beti gurean eta ez daukagu inongo zalantzarik, noski, San Sebastian Egunak hitzek ere azaldu ezin ditzaketen sentimenduak sortzen dituela eta zaila egingo zaigula aurtengo ordezko hau onartzea.
Aldatuko ez direnak Martxaren aurretik eta biharko egunean zehar ospatuko ditugun afari eta bazkariak izango dira, nahiz eta ohiko lekuetan edo betiko jende kopuruekin ezin izan; beraz, arduraz jokatu ezazue eta ahal duzuen bezainbeste gozatu neurri guztiak errespetatuz.
Merezi du ahalegina. ZORIONAK!!! Eta ez etsi, 2022an balantza orekatuko dugu-eta!!!