TestDaf alemaneko ziurtagiria
TestDaF goi mailako alemaneko azterketa bat da eta Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen sei mailetako eskalaren barruan B2 eta C1 mailak hartzen ditu. Alemaneko hezkuntzan munduko erakunderik ospetsuena den Goethe-Institut-ek ematen duen bizitza osorako balioa duen titulu ofiziala da eta gazte nahiz helduei zuzendutako azterketa bakar bat eskaintzen du.
Hala ere, edozein pertsona aurkeztu daiteke Goethe-Institut erakundeak antolatzen dituen azterketa guztietara, nahiz eta hautagaiak gutxieneko adina (gomendio bat besterik ez da) edo, noski, alemaniar nazionalitatea ez izan.
TestDaf ziurtagiriak alemaneko maila aurreratua ziurtatzen du eta bai helduen eta baita gazteen kasuan ere, eta beti aurreko ezagutzaren eta hizkuntza prestakuntzaren arabera, hautagaiek azterketa gaindituko dutela ziurtatzeko aurkeztu baino lehen 45 minutuko 700 eta 1.000 eskola bitartean jaso behar izan dituztela kalkulatzen da.
TestDaF azterketa Alemanian bere ikasketak egin, ikertu edo lanpostu bat lortzeko alemaneko ezaguera aurreratua ziurtatu nahi duten pertsonentzat zuzenduta dago.Zizan ere, ziurtagiri honek lortu duenak testu luze eta konplexu desberdinak ulertzeko, esanahi inplizituak antzemateko eta alemanez arintasun eta erraztasun osoz eta ahaleginak egin behar izan gabe komunikazteko gaitasunak dituela adierazten du. Horretaz gain, gainditzen duen hautagaiak gizartean eta lan edo ikasketa arloetan alemana malgutasunez eta era eraginkorrean erabiltzeko gai dela frogatzen du; eta baita gai konplexuen inguruan argitasunez, xehetasunak emanez eta egitura aproposarekin hitz egin dezakela ere. Eguneroko gaien inguruko bere iritzia eman eta aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emateko gaitasuna ere frogatzen du TestDaf titulu ofizialak.
Lau atalak gaindituz TestDaf titulazioaren 4. maila eskuratzen baduzu, Alemaniako goi-ikastegietako ia espezialitate eta karrera guztietan onartua izateko hizkuntza ezagutzak dauzkazula egiaztatuko duen ziurtagiria jasoko duzu. Bestalde, proiektu zientifikoetan eta irakaskuntzan jarduteko nazioartean aintzat hartzen den ziurtagiria da, alemanaren ezagutzari dagokionez.
TestDaF azterketaren atalak
TestDaf azterketa lau zati desberdinetan banatuta dago: irakurketa ulermena, entzunezko ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko adierazpena. Proba hau era berdinean egiten eta zuzentzen da mundo osoan zehar. Hautagaiaren alemaneko ezaguera banan-banan baloratuko da lau gaitasunetan.
Emaitzak TestDaf-Niveaustufen (TDN) tituluaren hiru mailatan (3, 4 eta 5) ziurtatzen dira.
- Irakurketa ulermena (60 minutu): unibertsitateetan edo goi mailako eskolatan egunerokoak diren irakasgaien adierazleak, ekimen egutegiak, eskuorriak eta antzeko testu laburrak irakurri eta idatzi bakoitza zein zereginekin erlazionatuta dagoen erabaki behar da.
- Zientzia arloko edo gizarte politikarekin zerikusia duen 450-550 hitz inguruko kazetari testu bat irakurri eta erantzuteko aukera anitz ekaintzen duten galderei erantzun behar zaie.
- Unibertsitateko aldizkari edo argitarapen espezializatu bateko 550-650 hitz inguruko zientzia hizkera duen testu bat landu eta honen inguruan eskaintzen diren baieztapenak egia edo gezurra diren, edo hauen inguruko informaziorik ez dagoen erabaki behar da.
- Entzunezko ulermena (40 minutu, gutxi gorabehera):
- Bi ikasleen arteko elkarrizketa bat bezalako unibertsitate arloan egunerokoak diren solasaldiak entzun eta galderen inguruko oharrak hartu behar dira hauei erantzuteko.
- Ikasketekin edo zientzia inguruko orokortasunekin zerikusia duen elkarrizketa edo eztabaida bat entzun eta honen inguruan eskaintzen diren baieztapenak egia edo gezurra diren erabaki behar da aldiberean.
- Idatzizko adierazpena (60 minutu): hautagaiak gai zehatz bat jasoko du eta funtsezko kontuen eta datu estatistikoen arabera, egitura aproposa duen testu koherente bat idatzi behar da. Horretaz gain, gai honen inguruko norberaren ikuspegi pertsonala azaldu eta argudiatu beharko da.
- Ahozko adierazpena (35 minutu, gutxi gorabehera):
- Hautagaiak Alemaniako unibertsitate batean bizi ahal izango zituen komunikazio egoerak imajinatu eta hauen inguruan zazpi zeregin desberdin egin beharko ditu.
- Informazioa bildu, grafikoak deskribatu eta hauen edukia laburtu beharko dira.
- Iritzi personal bat aditzera eman eta oinarritu beharko da, eta baita gai baten inguruan jarrera bat hartu, gomendioak eskaini, hautabideak ebaluatu eta hipotesiak adierazi ere.
TestDaF azterketaren ebaluazioa
Irakurketa ulermenari eta entzunezko ulermenari dagozkien ataletan erantzun zuzen bakoitzak (egia/gezurra edo aukera anitzen kasuan) puntu bat balio du.
Erantzun zuzen kopurua erabakigarria da hizkuntzaren maila ebaluatzeko. Idatzizko adierazpenari eta ahozko adierazpenari dagozkien azterketako atalak gaitasun handiak dituzten aztertzaile adituek zuzentzen dituzte. Hizkuntzaren mailaren ebaluaketa egiteko irizpide sareta bat erabiltzen da.
Informazio gehiago eskuratzeko, www.testdaf.de webgunea kontsultatu dezakezu.