HSK 2 txinerako ziurtagiria

HSK 2 ziurtagiria txineraren ezagueraren ebaluatzeko azterketak egin eta gero eskuratzen da. Bizitza osorako balioa duen titulu ofiziala da eta txineraren gaitasun eta ahalmen desberdinak ebaluatzen ditu.

HSK 2 ziurtagiria txineraren oinarrizko ezagutzaren bigarrengo mailari dagokio eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen A2 bigarrengo mailaren baliokidea da.

Helburua: hautagaiaren oinarrizko txinera mailan eguneroko gaien inguruan hitz egiteko gaitasuna neurtzea.

HSK 2 ziurtagiriaren azterketara aurkezteko komenigarria da aurretik HSK 1 ziurtagiria lortu izana.

Azterketara aurkezteko, eta gehien bat gainditu ahal izateko, txinerako 300 karaktere piktografiko menperatzea beharrezkoa da, horretarako bi seihilekotan zehar astero mandarin txinerako 2 eta 3 ordu artean jaso behar izan direlarik.

HSK 1 ziurtagiria eskuratzeko azterketak 2 ordu eta 50 minutuko iraupena du. (Azterketa orrian datuak betetzeko denbora ere honen barne dago)

Entzunezko ulermena: 35 galdera - 25 minutu - 100 puntu

Egitura: 4 ariketa eta 35 galdera guztira. 25 minutuko tartea daukazu ariketa bukatzeko. Gero beste 3 minutu eskainiko dizkizute zure erantzunak erantzun orrira pasatzeko.

Grabazio bakoitza bi aldiz entzungo da.

Irakurketa ulermena: 25 galdera - 22 minutu - 100 puntu

Egitura: 4 ariketa eta 25 galdera guztira. 22 minutuko tartea daukazu ariketa bukatzeko. (hasieratik erantzun orrian idatzi beharko dituzu zure erantzunak).

Esaldi guztiak txineran eta Pinyin karakteretan idatzita daude.

Azterketa gainditu eta HSK 2 txinerako ziurtagiria eskuratzeko gutxienez 200/120 puntu eskuratu behar dituzte hautagaiek.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.